Albisteak

 

Helburua: Lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun eta abileziak areagotzea, laneratzeko aukerak handitzeko. (Komunikazioa, moldatzeko gaitasuna. Adimen emozionaleko hastapenak).

Iraupena: 20 ordu, ekainaren 9tik 12era, ordutegia:9:00 -14:00.

On line modalitatea. Parte-hartzaileei esteka bat bidaliko zaie han klikatu eta prestakuntzara iristeko.

Onuradunak: 10 plaza.

Norentzat: 30 urtetik beherako gazteak.

Eskakizunak:

  • Aukeran, Valle de Trápaga-Trapagarango herritarrak.
  • Lanbiden inskribatuta egotea langabe gisa edo enplegua hobetzeko.

Izen-emateak eta informazio gehiago: ekainaren 4ra arte (izen-emate hurrenkera jarraituko da) 94 486 31 96 edo agenciadesarrollo.trapagaran@bizkaia.org.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailak subentzionaturiko prestakuntza ekintza.

Kartela (PDF 327KB)