Albisteak

 

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, MUSEOAK BERDINTASUNAREN ALDE: ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA lelopean. Horregatik aurten, inoiz baino gehiago, pertsonak dira ICOM (International Council Of Museums)-ek antolatutako ospakizun honen ardatza.

Foru Aldundiak Bizkaiko museoetako pieza esanguratsu batzuekin erakusketa birtual bat koordinatu du.

34 museok objektu eta piezak utzi dituzte www.museoeneguna.eus plataforman ikus daitekeen erakusketa birtual honetarako.