Albisteak

 

Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak eta BATURIKek, Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkarteak, Caja Rural de Navarraren laguntzaz, jaurtitzen dute kanpaina berezi hau, helburu hauek lortzeko:

  • Erosketak sustatzea herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean, oso eragin larriak nozitu baitituzte, Covid-19ak sortutako osasun alerta dela eta dekretaturiko alarma egoeraren ondorioz.
  • Herritarrei eta bisitariei %50eko aurrezkia eskaintzea bere erosketetan.

Ezaugarriak

  • 1.666 bonu jaulkiko dira, bakoitzak 30 euroko balioa izango duena.
  • Bonu bakoitzaren eskuratze-kostua 15 eurokoa izango da, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpaina honetara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango saltokietan kontsumitzeko.
  • Merkataritza-bonu hau zatikagarria izango da eta 15 euroko bi zatikitan zatituta egongo da. Gutxienez, zatiki hauetako bat erabili beharko da alarma egoeragatik bere jarduna etenda izan duten edo oraindik etenda duten saltokietako batean, eta beste zatikia saltoki berean edo egoera berean dagoen edo zabalik dagoen beste saltoki batean erabil daiteke, betiere kanpainara atxikita egon beharko delarik.
    Jarduera etenda duten saltokietan bonuak edo zatikiak ezin izango dira erabili, harik eta saltokia zabaldu arte. Gainera, erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko erosketetarako erabiltzeko, baina 60 euroko mugarekin.
  • Merkataritza-bonu edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean baino ezin da erabili eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonu edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez da esku-dirutan itzuliko eta tiketean edo fakturan agertzen den kopurua baino ez du jasoko saltokiak bere dirua berreskuratzeko orduan. (Adibidea: Tiket edo fakturan islaturiko zenbatekoa 28 € bada, saltokiak bere dirua berreskuratzeko orduan 28 € jasoko ditu, ez 30 €.) Erosketa bakoitzeko, gehienez bi bonu oso erabili daitezke (60 €).
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu, eta haien zenbatekoa ez denez inoiz ere itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, saltokiak txartel bat emango du erosketaren zenbateko osoaren balioarekin.
  • Bonuak 2020ko maiatzaren 25etik uztailaren 21era edo izakinak amaitu arte erosi ahal izango dituzte kontsumitzaileek, berariaz zabaldu den webgune batean −udalaren ataritik atzitu daitekeena− edo udalaren eta Baturik-en Facebook-etan. Eroslea adinez nagusia izan beharko da. Pertsona bakoitzak ezin du bi bonu baino gehiago erosi eta NANarekin egiaztatuko du hori.
  • 2020ko maiatzaren 25etik uztailaren 21era, biak barne, erabili ahal izango dira bonuak, kanpainara atxikitako saltokietan (zabalik baldin badaude). Atxikitako saltokien zerrenda kanpainaren, Baturik-en eta udalaren webguneetan jarriko da eta udalaren zein Baturik-en Facebook-etan ere bai.
  • Kanpaina amaitzear dagoela atxikitako establezimenduetarako erosi diren bonuak edo zatikiak ezin badira erabili establezimendu horiek oraindik ez daudelako zabalik, irekita daudenen artean beste establezimendu batzuk hautatu beharko dira erabili ahal izateko, bonuen kostua ez delako itzuliko.

Parte hartzeko eskakizunak

  • Kanpainari atxiki daiteke edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere enpresa-jarduera merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuen sektorean egonda, baldintza hauek betetzen baditu:
    • Txikikako saltokia izatea, 10 enplegatu edo gutxiagokoa (autonomoak eta inoren konturako langileak barne).
    • Gutxienez, saltoki bat edukitzea Valle de Trápaga-Trapagaranen.
    • Altan emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetako batean:
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
Epigrafea Jarduera
1.419 Ogi, opil, pastel eta gailetagintza industriak
1.454 Neurrirako jantzigintza eta osagarrigintza
1.463 Zurgintzako piezen, parket eta eraikuntzarako zurezko egituren serie-fabrikazioa
1.468.5 Altzarigintzako industrien ondoko jarduerak
1.474 Arte grafikoak
1.504 Instalazioak eta muntaketak
1.64 Elikagai, edari eta tabakoaren txikikako merkataritza, saltoki egonkorretan egina (Salbuespena: 1.647.4, 400 m2 edo gehiagoko azalera)
1.65 Janariak ez diren produktu industrialen txikikako merkataritza, saltoki egonkorretan egina (Salbuespena: 1.655, Erregaiak eta lubrifikatzaileak)
1.66 Merkataritza mistoa edo integratua. Txikikako merkataritza, saltoki egonkor batetik kanpo egina; gordailuan utzitako erakustegien bidezko edo aparatu automatikoen bidezko merkataritza; hainbat produkturen postazko eta katalogo bidezko txikikako merkataritza
1.67 Elikagaien zerbitzua
1.69 Konponketak
1.751.5 Ibilgailuen koipeztatze eta garbiketa
1.832 Aseguruen laguntzaileak
1.844 Publizitate, harreman publikoak eta antzekoen zerbitzuak
1.933 Irakaskuntzako beste jarduera batzuk
1.944 Naturopatia, akupuntura eta beste zerbitzu parasanitario batzuk
1.967 Kirol-instalazio eta -eskolak eta kirol hobekuntzarako zerbitzuak
1.97 Zerbitzu pertsonalak (Salbuespena: 1.974, Etxeko zerbitzuak emateko agentziak)
1.981.2 Jolas-guneak
2.013 Albaitariak
2.731 Abokatuak
2.732 Prokuradoreak
2.776 Zientzia politiko eta sozialetako doktoreak eta lizentziadunak. Psikologokak, antropologoak, historialariak eta antzekoak
2.79 Finantza-jarduera, jarduera juridiko, aseguru eta alokairuekin lotutako beste profesional batzuk, beste atal batzuetan jasota ez daudenak
2.826 Hainbat irakaskuntzako irakasleak
2.83 Osasuneko profesionalak
2.84 Jarduera parasanitarioetako profesionalak
2.887 Makilatzaileak eta estetizistak

Establezimendu horiek, izena emateko unean, zabalik egon daitezke edo jarduna etenda eduki lezakete alarma egoeraren ondorioz, baina kontsumitzaileek erositako bonoak haietan erabili ahal izateko, zabalik egon beharko dira bonoak erabiltzeko unean.

Oharra: Antolatzaileek eskubidea izango dute Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren zerrenda hau aldatzeko.

  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat edukiko du ondo ikusteko leku batean.
  • Kanpainan parte hartu dezakete Baturikeko elkarkide diren establezimenduak zein ez direnak ere.

Kanpainara atxekitzea

Gorago aipaturiko eskakizunak betetzen dituzten establezimenduek, kanpainan parte hartu nahi badute, Udalaren eta Baturiken webguneetan eskuragarri dagoen on-line inprimakia bete beharko dute maiatzaren 7ko 13:00etatik maiatzaren 15eko 13:00etara arte.

Aipatutako datetan atxeki ez den establezimendu bati ere ez zaio ordainduko bonurik edo bonu-zatikirik.

Oharra: Antolatzaileek eskubidea izango dute atxikipen-eskabidea hobeki baloratu ahal izateko beharrezkotzat jotzen duten beste edozein agiri eskatzeko.

Establezimendu parte-hartzaileek bonuak kobratzeko modua

  • Establezimenduak balidatu egin beharko du/ditu inprimaturiko edo bezeroaren mugikorrean agertzen diren bonua/k, antolatzaileek emandako zerrendan egiaztatuz.
    Horretarako bi aukera izango ditu:
    • Zatiki inprimatuen kasuan, tiketa edo faktura erantsiko da.
    • Mugikorraren kasuan, tiket edo fakturan idatziko du bonu zatikiaren zenbakia.
    Salmentaren tiket edo fakturaren kopian dagokion erosketaren bonu edo zatikiaren deskontua agertu beharko da.
  • Inprimaturiko bonu-zatiki bakoitzak edo haien zenbakien idatzoharrek jaso dituen establezimenduaren zigilua eduki beharko dute.
  • Erosketa tiketak edo fakturak behar bezala beteta egon beharko dira eta, gutxienez, establezimenduaren izena, erosketaren data, IFK/IFZ eta zenbatekoa agertu beharko dira.
  • Agiri horiek guztiak balidatzeko eramango dira Valle de Trápaga-Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, ekainaren 8tik 10era, ekainaren 22tik 24ra, uztailaren 6tik 8ra eta uztailaren 22tik 24ra. Ondoren, BATURIKera bidaliko dira bankutransferentziaren bidez ordain ditzan saltokien kontu-zenbakietan. Ordainketa hau, beranduenez, 15 eguneko epean egingo da, bonuak eta tiketak edo fakturak jasotzeko aldi bakoitzaren azken egunetik hasita.