Albisteak

 

Guztiontzat hain zailak diren une hauetan, Trapagarango Udala ez da une batez ere gelditu gure bizilagunei intereseko informazioa eskuratzeko aukera ematen saiatzeko. Horregatik berritu dugu gure udal ataria, gaur egungo joerei egokitutako diseinuarekin.

Orrialde nagusiak aldaketa handia izan du, eta orain Udalaren gaurkotasunari baino ez dio erreparatzen. Goiko aldean slider bat kokatu dugu, eta bertan informazio garrantzitsuenak nabarmenduko ditugu, hala nola deseskaladaren faseetan irekita egongo diren saltokiak edo konfinamenduan familiei gizarte- eta hezkuntza-arloko aholkularitza eta laguntza emateko telefonoa.

Barruko atalei dagokienez, edukia modu erakargarriagoan aurkeztea erabaki da, bannerrek presentzia handia izan dezaten atari osoan zehar. Halaber, iradokizunen postontzi bat prestatu dugu, zuen ekarpen guztiak helaraz diezazkiguzuen.

Webgune berriarekin, Udalaren eguneroko jarduera ezagutarazten jarraitzea espero dugu, eta udal informazio guztia aurkitzeko eta bistaratzeko modu argiagoa eta errazagoa eskaintzea.