Albisteak

 

Haurrak

14 urtetik beherako umeak egunean behin eta gehienez ordu betez baino ezin izango dira atera paseatzera, eurekin bizi den heldu batekin (gehienez 3 ume batera).

Umeek jostailuekin jostatu daitezke, baina etxekoak ez diren beste pertsona batzuekin partekatu gabe.

Etxetik ateratzeko ordutegia 12.00etatik 19.00etara da (ekidin jenderik gehien dabilen ordu-tartea). Irteera hori etxetik 1 kilometroko itzulinguruan egin daiteke.

Ezin izango dira sartu ezta erabili umeentzako aire zabaleko jolas-guneak ezta kirol instalazioak ere.

Ez erabili iturriak. Ur-botilak, toallatxoak edo gel desinfektatzaileak eraman.

Etxera heltzean jostailuak desinfektatu, arropak eta oinetakoak erantzi eta eskuak ongi garbitu beharko dira.

Kartela (PDF 906KB)

14 urtetik gora (5.000 biztanletik gorako herrietan)

  • 14-69 urte: 6:00-10:00 eta 20:00-23:00.
  • 70 urtetik gorakoek eta mendekoek: 10:00-12:00 eta 19:00-20:00.

Kirola: Herri barruan / Banakakoa eta kontakturik gabekoa / egunean behin.

Paseoak: Bizikide edo zaintzaile batekin egin ahal da / paseo 1 egunean / kilometro bateko distantzia.

Kartela (PDF 941KB)