Albisteak

 

Erosketak egiterakoan:

  • Elikagai freskoak edo gutxi prozesatuak aukeratu.
  • Begiratu jakien etiketari eta azukre, gatz eta koipe gutxiko produktuak aukeratu.

Janaria prestatzerakoan, mahaian, entsaladetan edo ogi xigortuak jatean, hobe duzu oliba-olioa erabiltzea, birjina ahal bada eta birrindu gabea.

Hartu denbora kozinatzeko eta zeure platerrak prestatzeko.

Edateko, nagusiki ura.

Egunean, gehienez, koilaratxo bat gatz hartu eta iodatua bada, hobe.

Saihestu kontsumitzea:

  • Aurrez prestatutako produktuak berotu eta jateko prest daudenak (pizzak, ogi-birrinetan pasatutako haragi edo arraina, kroketak, zopak, etab.).
  • Edari azukredunak, gozoak eta opilak.
  • Aperitibo gaziak.
  • Haragi gorriak eta haragi prozesatuak (fianbreak, esekiak, etab.).
  • Frijituak. Aukeratu janariak prestatzeko beste era batzuk: lurrunetan, plantxan, labean, etab.

Zure otorduak antolatzean:/strong>

  • Saia zaitez egunero oreka hau lortzen: %50 frutak eta barazkiak, %25 proteinak eta %25 karbohidratoak.