Albisteak

 

Urtero, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Trapagarango Kultura Sailak Udal Liburutegiak elkarlanean, zorionak ematen dizkiete ikasturtean zehar irakurtzen ikasten duten umeei eta pare bat liburu oparitzen dizkiete.

Normalean, liburutegira etortzen dira liburu horien bila, baina aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezinezkoa da hala egitea, eta hori dela eta Kultura Sailak erabaki du ipuinak etxeetara bidaltzea, ume bakar bat ere ez dadin geratu oparirik gabe.

Horrela bada, irakurtzen ikasteagatik zorionak emateaz gain, esan behar diegu oso harro gaudela haietaz eta exenploa ematen ari zaizkigula bizi dugun egoera honetan. Beraz, zorionak eta aurrera txapeldunak!!! Benetako heroiak zarete!

Liburuak irakurle txikiei egun hauek etxean hobeto igarotzeko balioko dietelakoan gaude.