Albisteak

 

Koronabirusaren -COVID-19- pandemiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak hainbat jarduketa bultzatu ditu haren ondorioak arintzeko. Haietako bat herritarren elkartasun-ahalegina “Elkartasun sare antolatuaren” bidez bideratzea da.

Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat gomendio zabaldu nahi dituzte etxetik irten ezin diren sintomarik gabeko pertsonei (hots, 70 urtetik gorako eta/edo mendeko pertsonei edota beste kalteberatasun-egoera batzuetan daudenei) babesa eta ongizatea bermatzeko lagunduko dieten boluntarioen jarduketa-esparruan.

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak (PDF 233KB)