Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eskumen hauek ditu hiri-hondakin solidoen arloan: Bizkaiko Lurralde Historikoan hiri-hondakin solidoen esparru-plangintza garatzea; Udal jarduerak koordinatzea arlo honetan zerbitzuak betetzeko; eta, hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzea.

Jarraibide hauen helburuak honako hauek dira: Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalei eta herritarrei etxeetan sortzen diren hiri-hondakinak ondo gordailatzen laguntzen eta covid-19 dela eta, gai honetan organo eskudunek ezarritako neurriak betetzea.

COVID-19ak kaltetutako pertsonekin kontakturik izan ez duten hondakinen edo materialen kasuan jarraituko da bereizten jatorrian, berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetuz:

  • Papera eta kartoia paper-kartoirako edukiontzi urdinean gordailatzen jarraituko da.
  • Beira beirarako edukiontzi berdean gordailatzen jarraituko da.
  • Etxeko ontziak ontzietarako edukiontzi horian gordaiatzen jarraituko da.
  • Olioa oliorako edukiontzian gordailatzen jarraituko da.
  • Ehungintza, etxetresna elektriko txikiak, liburuak, jostailuak eta berrerabiliko hondakinak, Kooperako edukiontzi zurian gordailatezen jarraituko da.
  • Hondakin organikoa bio-hondakinerako edukiontzi marroian gordaiatzen jaraituko da.
  • Hondakin nahazkina hondakin nahazkinerako edukontzi grisean gordailatzen jarraituko da. (Bilboko udalerrian hondakin nahazkinerako edukiontzi berdean).
  • Gogoratzen da erosketak egiteko edo beste gauzarako erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla ontziak eta ez direla gordailatu behar edukiontzi horian. Hondakin nahazkinerako edukiontzian gordaialtuko dira.

COVIK-19ak kaltetutako pertsonekin eta koarentena dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea:

  • Maskarillak, eskularruak, zapiak, janari zatiak eta beste edozein gaixoen hondakinik itxiera hermetiko duen poltsa batean (Poltsa 1) sartuko da. Posible bada estalkia eta pedala duen zakarrontzi batean, gaixoaren gelan.
  • Hondakin hau garraiatzeari ekiteko, poltsa 1, itxita, itxiera hermetiko duen beste poltsa barruan (Poltsa 2) sartuko da.
  • Poltsa 2, itxita, hondakin nahazkinerako poltsan (Poltsa 3) sartuko da eta hondakin nahazkinerako edukiontzi grisean gordailatuko DA (Bilboko udalerrian hondakin nahazkinerako edukiontzi berdean).

Jarraibideak (PDF 94KB)