Albisteak

 

Atzo, 2020ko martxoaren 12an, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak Lan-Mahai bat eratu zuen, udal talde politiko guztiek eta teknikariek eratua, koronabirus COVID-19ak sortutako egoera aztertzeko eta haren hedapena gelditzek neurri prebentiboak hartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak aztertuta, lan-talde honek neurri hauek hartu ditu:

Erretiratuen zentroak (Orconera eta Zugaztieta)

Zentroak ixtea martxoaren 12tik aurrera, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Egunezko Arretarako Zentroa (“Orconera” Eguneko Zentroa)

Zentroak ixtea martxoaren 16tik aurrera, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua (ZAINDUZ)

Zerbitzu hau bertan behera uztea martxoaren 13tik aurrera, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Ludotekak eta Ludoteka Gaztea

Martxoaren 12tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Aisialdi eta prestakuntza ikastaroak

Martxoaren 12tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Liburutegia

Martxoaren 13tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Musika Eskola

Martxoaren 12tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Euskaltegia

Martxoaren 13tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Kirol instalazioak (Kiroldegia, igerilekuak, BMX, belodromoa, rokodromoa, padel pistak, frontoiak…)

Martxoaren 13tik aurrera ixtea, hasteko, 15 eguneko epez, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari jarraiki.

Garbiketa

Garbiketa areagotu udal eraikin eta instalazioetan, komunetan eta bide publikoan.