Albisteak

 
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza Zentroek, beren jarduera-eremuaren barruan, zonako enpresa-ideien babesa indartu beharreko arlotzat hartzen dute, kultura ekintzailea indartzeko helburuarekin. Enpresa-espiritua eta enpresen sorrera bultzatzeko dinamika horretatik abiatuta, Enpresa Ideien Lehiaketa jarri da abian, kezkak dituzten pertsonak saritzeko, enpresa-ideia berriak eta eskualdearentzat beharrezkoak direnak.

Nori zuzendua: Herritar guztiei zuzenduta dago, Behargintzak parte hartzen duen Ezkerraldeko eta Meatzetako udalerrietan erroldatuta egonik udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren empresa ideia berriak aurkezten dituzten banakakoei edo kideen n%50 erroldatuta dituzten taldeei.

Parte-hartzaileen baldintza orokorrak:

  • Adin-nagusiak izatea (Horrela ez bada, taldearen ordezkaria adin nagusia izango da eta tutore lana egingo du).
  • Behargintzak parte hartzen duen Ezkerraldeko eta Meatzetako Udalerrietako batean erroldatuta egotea (taldeen kasuan, gutxienez ere parte hartzen dutenen %50 udalerri horietan erroldatuta egon beharko da).
  • Enpresa-ideia bat izatea eta enpresa-ideia horrekin prioektu bat gauzatzea aurrez ezarritako gidoiarekin bat.
Aurkezteko epea eta modua:
  • Epaimahaiak enpresa-ideia aurkezteko ezarritako epea 2020ko otsailaren 13an hasi eta 2020ko apirilaren 12an amaituko da 13:00etan.
  • Dokumentazioa eta paperean inprimatutako enpresa-ideia, emandako gidoiaren arabera garatua, parte hartzen duten Behargintza Zentroetako egoitzetan aurkeztuko dira.
  • Aurkeztutako originalak ez dira itzuliko.
Sariak:
  • Teknologia ekintzailetza eta berritzailea saria: 1.000 €
  • Gizarte ekintzailetza saria: 1.000 €
  • Ekintzailetza jasangarria saria: 1.000 €
  • Emakumeen ekintzailetza saria: 1.000 €
  •  Tokiko sariak: entitate bakoitzak tokiko 3 sari banatuko ditu, bakoitza 300 €-koa
*Sarien ordainketa egiterakoan dagokion kenketa egingo da aplikatu beharreko legediaren arabera.

Hasierako oinarriak (PDF 63KB)
Kartel (PDF 192KB)
Enpresa-ideia aurkezteko gidoia (PDF 46KB)
Eskabide-orria (PDF 86KB)