Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, eta interesatuta dauden herriko Batxilergoa ematen duten hezkuntza zentroekin lankidetzan, jarraiko bostgarren urtez, ikasleei lan-orientazioa emango diete, honako gai hauei buruzko ahalik eta informaziorik zabalena izan dezaten:

  • Nola taxutu curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat.
  • Enplegua bilatzeko teknikak.

Proiektuaren edukia eta iraupena moldatu egingo da, ikastaroa hartuko duen kolektiboaren arabera eta parte hartzen duten ikastetxeen programazioaren arabera.