Albisteak

 

“Pistako erregina” da “Gure Trapagaran: gune naturalak” 2020 egutegiaren azaleko argazkia. Arkaitz Jiménezen irudia bozkatuena izan da eta gure egutegiko lehenengo argazkia izateko ohorea izango du.

2020 egutegia irudiztatzeko argazki lehiaketa oso arrakastatsua izan da parte hartzeari dagokionean. Guztira 237 argazki aurkeztu ziren lehiaketara. Horietatatik 56 irudi hautatu zituen epaimahaiak haien artean aukeratu zitzaten trapagarandarrek 2020 egutegia iruztatuko zutenak. Herritarrek bi modutara egin zuten hautaketa: bata, Olaso Jauregian jarritako erakusketan eta, bestea, modu birtualean.

800 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte 2020ko egutegiko irudien hautaketan.

Arkaitz Jiménezen irudi irabazleaz gain, gure herriko gune naturalen irudi ikusgarriak argitaratzen dira egutegian: Imanol Rodríguez, Xabier López, Pilar San Román, Borja Serrador, Garazi Andrés, Txema Turiel, Eneko Escobal, Javier Gómez Larrea, Patxi Pérez eta Egoitz Maesoren argazkiak, alegia.

Argazki irabazleak 300 euroko txeke bat jaso du Trapagaranen kontsumitzeko eta horrez gain, diploma bat eta “Gure Trapagaran: gune naturalak” 2020 egutegiaren azalean agertzeko ohorea.

Horrez gain, irudien hautaketan parte hartu zuten 800 pertsonen artean bi pertsonentzako asteburuko egonaldi bat zozketatu da eta irabazlea Pedro Juan Pérez Alonso izan da.

Trapagarango Udalak oso ondo baloratu du kanpaina guztia eta haren fase guztietan herritarren aldetik izan duen onarpenaTrapagarango Udalak oso ondo baloratu du kanpaina guztia eta haren fase guztietan herritarren aldetik izan duen onarpena.

Egutegia toki hauetan banatuko dira:

OLASO JAUREGIAN
Abenduaren 18 eta 19an: 9.00-21.00
Abenduaren 20an, ostirala: 9.00-20.00
Abenduaren 23tik 27ra: 9.00-14.00

UGARTE: udal lokalak- eskolak
Abenduaren 18an: 17.30-20.00

GALINDO-SALCEDILLO: Pura taberna
Abenduaren 19an: 11.00-13.00

ELGUERO: udal lokalak-eskolak
Abenduaren 19an: 17.30-20.00

ZUGAZTIETA: udal lokalak (Mª Magdalena plaza)
Abenduaren 20an: 17.30-20.00

SAN GABRIEL: San Gabriel ikastetxeko liburutegia
Abenduaren 21ean: 11.30-14.00

BARRIONUEVO: udal lokalak
Abenduaren 23an: 16.30-17.30

LARREINETA udal lokalak (eskolak)
Abenduaren 23an: 18:00-20:00

Arkaitz Jiménezen argazki hau izan da bozkatuena udalak antolatutako lehiaketan, 800 pertsonak baino gehiagok eman dutelarik botoa.

837 boto guztira

767 boto baliodunak:

  • 438 online
  • 329 erakusketan

Baliogabeak, 70 baino gehiago (gehienak erakusketan).