Albisteak

 

Dagoeneko badakigu zeintzuk izan diren Trapagarango Udalak antolaturiko euskarazko gabonetako postalen 12. lehiaketaren irabazleak. Herriko lehen hezkuntzako eskola-umeak zeuden deituta lehiaketa sendotu honetan parte hartzea. Aurtengoan 386 izan dira lehiaketarako aurkeztu diren postalak. Elkartasunez, berdintasunez eta abarrez beteriko marrazki eta mezuak zeuzkaten, guztiak maila oneko euskaraz eginak, epaimahaiaren arabera. Parte-hartzaileak lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko eskola-umeak izan dira eta argizarizko pinturez, koloreetako arkatzez eta errotuladorez egin dituzte beren postalak, haien asmoa zelarik berdintasuna, elkartasuna eta antzeko balioak sustatzea.

12. lehiaketako irabazleak hauek izan dira: Bigarren saria Igor Gris Mirallesentzat izan da, La Escontrilla Herri Ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako ikaslearentzat. Lehenengo saria, ordea, Iker Yesa Iglesiasentzat izan da, Itxaropena Ikastolako lehen hezkuntzako 6. mailako ikaslearentzat.

Iker Yesa Iglesiasek egindako postala izango da Trapagarango Udalak ofizialki erabiliko duena jaiak zoriontzeko Trapagarango herritarrei.

Eskuorria (PDF 736KB)