Albisteak

 
Azaroaren 13tik aurrera, trapagarandarrek 2010ko egutegia osatuko diztuzten 13 argazkiak hautatu ahal izango dituzte. Hautatu ere Trapagarango udalak antolaturiko "Gure Trapagaran, gune naturalak" lehiaketarako aurkeztu ziren ia 240 argazkiren artean epaimahai profesional batek aurre-hautatu zituen kalitate tekniko oneneko 56 irudiren artean hautatu beharko dituzte argazkiok.

Lehiaketa honen asmoa da herritarrak dinamizatzea, gure herri-identitatea sendotzea, egutegia herritarren partaidetzaren bidez eratzea eta jendeak Trapagaranen oparotasun naturala erakustea hainbat leku eta egoera islatzen dituzten argazkien bidez. "Herri honek inguru natural paregabeak ditu lasaitasuna harnasteko eta atseden hartzeko" azpimarratu du Silvia Mera Kultura zinegotziak eta eskerrak eman ditu “edizio honetan, hots, herri gisa dugun idiosinkrasiari berebiziko garrantzia emango diogun honetan, egon den parte hartze maila handiagatik". "Orain, berriz, bigarren fasea dator eta gure herrikideei dagokie herriaren aurkezpen txartel modukoa izango den egutegia irudiztatuko duten argazkiak hautatzea" proposatu zuen Merak.

Panelak. Joan den urriaren 20ra arte, "Gure Trapagaran. Gune naturalak" gaiari lotutako 237 argazki original jaso ziren lehiaketarako. Esan beharra dago lehiaketara aurkeztutako zenbait irudi baztertu egin behar izan zituela epaimahaiak ez zirelako oinarrietara doitzen, bai irudiaren formatuagatik, bai eskatzen zen gutxieneko bereizmena ez zutelako betetzen. Aurkeztutako 237 argazkietatik epaimahaiak irudi finalistak hautatu ditu, guztira 56 argazki direlarik. Argazki horiek asteazken honetatik aurrera aurkeztuko dira Olaso Jauregiko erakusketa aretoan trapagarandarrek hautatu ditzaten haien artetik 2020 egutegian argitaratuko direnak.

Irudi gogokoenen hautaketa herrikoia bi modutara egin daiteke: alde batetik, Olaso Jauregiko erakusketa aretora joanda, azaroaren 13tik 22ra. Han hamabi panel egongo dira aurre-hautaturiko 56 argazkiekin eta, horiez gain, beste panel bat lehiakeari buruzko azalpenekin. Aretora doan bakoitzari inprimaki bat emango zaio panel bakoitzetik gehien gustatzen zaion irudia hautatzeko edo markatzeko (argazki bat panel bakoitzeko). Hautaketa egiteko beste modua birtuala izango da, online, kanpainako Facebook orriaren bidez (Facebook.com/Trapagaranegutegia) edo webgunearen bidez (https://pr.easypromosapp.com/p/882388) azaroaren 16tik 22ra.

Botorik gehien lortzen duen argazkia egutegiaren azalean jarriko da eta gainerako hamabiak, urtarriletik abendurako orrietan. Argazkiaren egileak 300 euroko txartel bat jasoko du, Trapagarango establezimenduetan trukatzeko. Horrez gain, hautaketa herrikoian parte hartzen duten pertsona guztien artean ere bi pertsonentzako egonaldi bat zozketatuko da.

Argazkiak aukeratzeko sartu hemen.