Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Euskara eta Kultura sailak Gabonetako euskarazko postalen 12. lehiaketa antolatu du herriko ikastetxeekin batera.

Lehiaketa honetan Trapagarango Lehen Hezkuntzako 3 eta 6. mailen bitarteko ikasle guztiak hartuko dute parte.

Postalak bi atal edukiko ditu: marrazkia eta zoriontzeko mezua, euskaraz idatzia.

Bestetik postalean honako baloreetako batzuk sustatu beharko dira:

  • Partekatzea | Laguntzea| Berdintasuna.
  • Eta Trapagarandarrei Eguberri zoriontsuak opatzea.

Lanak abenduaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira.

Sariak:

  • 1. saria: Postalaren argitalpena eta diploma.
  • 2. saria: diploma.

Trapagarango Udalak postal irabazlea erabiliko du herriari zorionak opatzeko Gabonetan eta Urte Berrian.

Oinarriak (PDF 772KB)

Iazko postal irabazlea (PDF 173KB)