Albisteak

 
Trapagarango Udaleko Kultura Sailak eta Olentzero Batzordeak, Olentzero 2019ko jarduerak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egiten dute, honako oinarri hauen arabera:

  1. Gaia: Olentzero 2019.
  2. Parte-hartzaileak: nahi duen edonork har dezake parte.
  3. Adina: 12 eta 18 urte.
  4. Aurkezpena: kolore eta teknika librea, DIN A3 neurriko kartulinan aurkeztua.
  5. Testua: OLENTZERO TRAPAGARAN 2019
  6. Tokia: Lanak Kultur Etxean/Olaso Jauregian eta Udaletxeko Kultura Sailean aurkeztuko dira, gehienez bi egile bakoitzeko, izenik gabe eta gutunazal itxian. Gutunazalaren barruan datu hauek idatziko dira: izena eta bi abizenak, adina helbidea eta telefonoa. Kartelaren aurreko aldean hauxe jarriko da: Olentzero Trapagaran 2019 kartel-lehiaketa.
  7. Epea: azaroaren 22ra arte, barne.
  8. Epaimahaia: Olentzero Batzordeak aldez aurretik izendaturiko arte munduarekin loturiko bi pertsonek eta Olentzero Batzordeko kide batek osatuko dute, eta originaltasuna baloratuko dute..
  9. Erabakia eta sari-banaketa: epaimahaiaren boturik gehien lortzen duen karela izango da irabazlea. Epaitza azaroaren 26an, 19:00etan emango da Olaso Jauregian.
  10. Sariak: 500,00 € balio duen gabonetako otra bat izango da sari bakarra. Saritu ez diren lanak 2019ko azaroaren 27tik aurrera erretiratu daitezke.
  11. Oharrak: Lehiaketan parte hartzeeak oinarri hauek onartzea dakar. Kartel irabazlea Trapagarango Udalaren jabetzapean geratuko da (Kultura Sailean), eta hark eskubidea edukiko du nahi duen kolore eta eskuarrietan erreproduzitu eta zabaltzeko. Kartela inprimatzeko bere neurriak eta tonalitateak aldatu egin beharko balira, epaimahaiak aldaketa hori egin lezake. Epaimahaiak hutsik laga dezake saria, baldin eta hori eginez gero lehiaketaren maila bermatzen bada. 

 Oinarriak (PDF 100KB)