Albisteak

 

Azaroaren 8tik 24ra (ostiraletik igandera, 3 asteburutan) Trapagarango hirugarren pintxo lehiaketa (2019) egingo da.

Ordutegia honakoa izango da:

  • Ostiraletan 19:30etik 22:00etara
  • Larunbatetan 12:30etik 15:00etara eta 19:30etik 22:00etara
  • Igandeetan 12:30etik 15:00etara

Antolatzaile lanetan arituko dira herriko Udala, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa eta Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartea (Baturik).

Bere helburua da ostalaritzaren bidez herria sustatzea eta dinamizatzea.

Herriko 13 establezimenduk hartuko dute parte, horien artean Baturik-eko bazkideak direnak zein ez direnak.

Honakoak izango dira:

  • Bar Betiko Quinielas
  • Bar La Pinta
  • Taberna Arana
  • Sotoki Taberna
  • Bar Happy
  • Bar La Gramola
  • Bizigarri Café – Restaurante
  • Batzokia
  • Boulevard Kafe Antzokia
  • Taberna Karrantza
  • Café Txalaparta
  • Café London
  • Cafetería Trasgu

Bi sari irabaz ditzakete:

  • Bata, Epaimahai profesional batek erabakiko du. Alorreko adituak osatutako epaimahaiak kontuan izango du pintxoen aurkezpena, originaltasunaberrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta prestaera.
  • Bestea, publikoak emango du, hau da, parte hartzen duten establezimenduetako pìntxoak dastatzen dituzten bezero herritarrek edo kanpotarrek, botoa emanez gehien gustatu zaien pintxoari.

Establezimendu berak irabaz litzake bi sariak.

Sari horietako bakoitzean honakoak sartzen dira diploma bat eta garaikurra bat.

Lehiaketara aurkezten diren pintxoak 1 € -ko prezioa izango dute eta lehiaketaren bereizgarriaz identifikatuko dira.

Pintxoak dastatu eta botoa eman nahi dutenentzat pintxo-ibilbideak egongo dira eskura, besteak beste, parte hartzen duten tabernetan eta Baturik-era atxikitako establezimenduetan. Dena den, postontzietan ere utziko dira.

Haien botoa baliozkoa izateko parte hartzen duten establezimendu guztien zigilua eduki beharko du pintxo-ibilbideak eta azaroaren 8tik 25era Kiroldegian, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta parte hartzen duten tabernetan jarriko diren hautestotzietan utzi beharko da.

Gainera, pertsona horiek sariak irabaz ditzakete.

Sari horiek azaroaren 28an 11:00etan zozketatuko dira Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin.

Antolatzaileek zenbait babeslerekin daude harremanetan sari gehiago lortzeko. Pintxo ibilbideetan emango dizuegu haien berri.