Albisteak

 
Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK), eta Caja Rural de Navarrarekin elkarlanean, TRAPAGARAN BONUAREN kanpaina berria prestatuko dute.

Hauek bere izango dira bere ezaugarriak:

  • 1.256 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko dira. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2019ko urriaren 24ko arratsaldetik azaroaren 24ra edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek urriaren 24tik azaroaren 24ra erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitutako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.

 Atxikitako establezimenduak (PDF 296KB)