Albisteak

 

Astelehenean, urriak 14, goizeko 11:00etan, Traparango Enplegu Zentro Integralean enpresa-beken emate-ekitaldia egin da, 2019/20 ikasturtean lanbide heziketa ikasten ari diren 30 urtetik beherako herriko gazteei zuzendua.
Ekitaldi honetan Udaleko eta enpresa babesleetako ordezkariez gain, beka jaso duten pertsonak, eta enpleguarekin  eta prestakuntzarekin loturiko herriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak  egon dira.
Beka horiek Trapagarango Enpresa Beken VIII. Programakoak dira, haren lehenengo edizioa duela zazpi urte egin zelarik gure Udalaren ekimenez, Somorrostroko Lanbide Heziketako zentroak lagunduta.

 Prentsa-oharra (PDF 288KB)