Albisteak

 

Jarraiko zazpigarren urtez jarri da abian, Trapagarango Udalaren ekimenez eta Somorrostroko Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako enpresa-beken VIII. programa.

Edizio honetan 8 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:

  • AMAZON
  • CECOTRANS-BIZ
  • ELECTRIFICACIONES RADIMER
  • MERCEDES DE MIGUEL
  • TALLERES ALJU
  • GAIMAZ
  • CNC (Navacel taldea)
  • ENVISER SERVICIOS MEDIO AMBIENTALES

Honakoak dira helburuak:

  • Ekiditea ikasteko adinean dauden gazteek ikasketak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.
  • Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
  • Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
  • Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari, bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko aukera emango dietelarik, eta baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.

Bekak eskuratu ditzakete 2019ko ekainaren 30ean 30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira, etengabe, gutxienez 2018ko ekainaren 30az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.

Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.

Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

  • 800 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
  • 1.000 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat

Bekak honakoak izango dira:

Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 2

Espezialiateak:

  • Galdaragintza eta Soldadurako Teknikaria 1
  • Jantzigintza eta Moda 1

Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 19

Espezialitateak:

  • Automozioa: 3
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala: 1
  • Elektrizitatea – Elektronika: 3
  • Patroigintza eta Moda: 1
  • Mekatronika Industriala 1

Espezialitaterik gabe: 10

Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.

Beka eskaera egiteko epea 2019ko uztailaren 15etik 30era izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.

Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzukizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri.

Eskuorria (PDF 841KB)

Oinarriak (PDF 188KB)

Eskabide orria (PDF 165KB)