Albisteak

 

Pasa den ostegunean, ekainak 6, Escontrillako Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak, Baturikek (Merkatari eta Ostalarien Elkartea) eta Meatzaldeko Merkataritzaren Bulego Teknikoak antolaturiko Trapagarango 6. Erakusleiho lehiaketaren (2019) sari banaketa ekitaldia egin zen.

Ekitalde horretara gutxi gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Eusko Jaurlaritza eta Cecobiko ordezkariak, Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango bulego, Deia, Radio 7, Talleres Gallarreta eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta Baturiko Presidentea.

Honako sariak eman zitzaizkien ondoen baloraturiko establezimenduei:

  • 1. saria (epamahaiarena): FLORISTERÍA ROSSAS LORADENDA, Maiatzaren Lehena 11an kokatua.
  • Publikoaren saria: MAXI’M PELUQUEROS, Maiatzaren Lehena 9an kokatua.
  • Publikoaren birtualaren saria: BIBIHOTZ FOTOGRAFÍA, Ramón y Cajal 3an kokatua.

Halaber, hurrengo txartelak eman ziren:

  • Udalak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko herriko establezimenduetan: Florinda Relloso
  • Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko Baturikeko establezimenduetan: Ana Carrasco

Zorionak eman nahi dizkiegu establezimenduei zein sarien irabazleei.