Albisteak

 
Udal honek eta BATURIK merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturiko TRAPAGARANGO VI. ERAKUSLEIHO-LEHIAKETAN parte hartzen ari diren 21 establezimendu komertzial eta zerbitzuetakoen zerrenda ondorengoa da.
 
Parte hartzen duten establezimenduen zerrenda
Establezimenduaren izena Helbidea
Valle Zentro optikoa Etxepare 1
Hiru Doctor Mulero 1
Olga liburudenda Doctor Mulero 3
Mª Eva Estetika zentroa Axular 1A
Trápaga digital Axular 3
Bibihotz fotografia Ramon y Cajal 2
Diez doktorea botika Pintor Nieto Ulibarri 2
Dynamic stilistak Llano zeharkalea 6
Trapagafauna San José 6
Trápaga zentro optikoa San Jose 10
Mª Angeles modak Larramendi plaza 4
Maxi'M peluqueros Maiatzaren lehena etorbidea 9
Rossas loradenda Maiatzaren lehena etorbidea 11
Vivanco modak Maiatzaren lehena etorbidea 11
El Acerico mertzeria Maiatzaren lehena etorbidea 16
Copy Lofer Maiatzaren lehena etorbidea 23
Estitxuren ametsa mertzeria Maiatzaren lehena etorbidea 35
Herriko zikloak* Maiatzaren lehena etorbidea 36
Factory shoes Maiatzaren lehena etorbidea 37
Sopotey Woman Maiatzaren lehena etorbidea 39
Casado Montalban botika Maiatzaren lehena etorbidea 49
*BAR LA PINTA eta ZURBANO HARATEGIAREKIN eginda.

Erakusleihoen eraskustaldia maiatzaren 13tik 26ra izango da.

Dekoraturiko erakusleihoak baloratzeko kontuak izango dira honako irizpenak: kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

  • EPAIMAHAIAREN 1. SARIA

Udalaren garaikurra
Milanerako bidaia bat bi pertsonentzat (hegazkina gehi hotela, ohe eta gosariarekin)
Erreportajea eta Onmotivak diseinaturiko 2 publizitate-zerrendaren argitalpena Hemendik Ezkerraldean (Deia)

  • PUBLIKOAREN SARIA

Udalaren garaikurra
Profesional espezializatu baten erakusleihoa jartzea
Publizitate-falka sorta bat Radio 7n

  • PUBLIKOAREN BIRTUALAREN SARIA

Udalaren garaikurra
Bi pertsonentzako gau baterako egonaldia hotel batean (Eroski bidaiak)
Community Manager zerbitzuak bi hilabetean (Onmotiva)

 

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren sariak.

Publikoak bi modutara bozkatu dezake gustukoen duen erakusleihoaren alde:

  • Postontzietan utzi den flyer-a betez, eskuragarri duzuna honako lekuetan ere bai: Caja Rural de Navarra, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, Udaletxeko Kultura Saila, Liburutegia eta maiatzeko kultur agendan. Bete ondoren, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Caja Rural de Navarran kokatuko diren hautetsontzietan sartuko da maiatzaren 13tik 27ra.
  • Facebook-en bidez 2019ko maiatzaren 20tik 27ra.

Informazioa eta sarbideak:
Facebook/baturiktrapagaran
http://aedltrapagaran.blogspot.com/
www.trapagaran.net

 

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsonek 2 erosketa-txartelen zozketan sartuko dira:

  • Paperezko bozketa herrikoia: 200 euroko erosketa-txartel bat, Trapagarango Udalak emana, herriko dendetan trukatzeko. Txartel hau maiatzaren 28an zozketatuko da, 14:00etan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta ikusi ahal izango da Baturik-en Facebook-etik.
  • Facebook bidezko bozketa: Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko. Irabazlearen izena Baturik-en Facebook orriaren bidez jakingo da, maiatzaren 28an, eguerdiko 12:00etan. (Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman).

 

Sari bat baino ezin izango dute jaso bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek; beraz, bigarrenez suertatzen badira irabazle, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. “Sariak” aipatzen den hurrenkeran hautatuko dira saritutako erakusleihoak.

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa ekainaren 6an egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).