Albisteak

 

Oraindik garaiz zaude Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerrietako Behargintzek eta Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziek 2019 urtean abian jarri duten ENPRESA-IDEIEN XI. LEHIAKETAN parte hartzeko.

Parte hartzeko enpresa-ideia berri eta berriztatzaile bat baino ez duzu eduki behar. Ez da beharrezkoa proiektuarekin jarraitzea ezta abian jartzea ere.

Herritar orori zuzenduta dago (adin nagusikoei), banaka zein taldeka har daiteke parte baina taldearen %50 gutxienez eskualdeko udalerrietako batean erroldatuta egon beharko da.

Interesatuta baldin bazaude honako agiriak baino ez dituzu ekarri behar 2019ko apirilaren 12a baino lehen Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara:

  • Izen-emate orria (eredua erantsita doa)
  • NANaren fotokopia
  • Taldekideen errolda ziurtagiria
  • Enpresa-ideiaren gidoia  (eredua erantsita doa) (Ez da 5 orritik gorakoa izango, orrialde batetik idatzita)

 

Lehiaketaren oinarriak (PDF 480KB)

Lehiaketaren gidoia (PDF 62KB)

Eskabide orria (PDF 92,7KB)