Albisteak

 

Batzuetan nahastuta zabiltza eta ez dakizu zeren bila zabiltzan. Beste batzuetan, itxura fisikoak eraman zaitzala uzten duzu eta, ondoren, desengainatu egiten zara. Badaude ere, ohituraren ohituraz, aldatu nahi ez dutenak edo aspaldidanik aldatu nahi dutenak baina ausartzen ez direnak.

Izan ere, hori da liburuak maitatzeak daukana: zaila izaten dela izenburu askoren artean hautatzea; liburu-azal batzuk erakargarriak direla baina ez horrenbeste haietan kontatzen den istorioa; edo, besterik gabe, liburu mordoa errefusatzen dugula beti irakurri ohi dugulako genero eta autore berak.

Hilaren 14an San Balendin eguna denez, aste honetan liburutegian hitzordu itsua proposatzen dizuegu liburuekin. Zure gustukoak izan litezkeen liburuak hautatu ditugu eta paperez bildu ditugu jakin ez dezazuen zein den autorea, izenburua eta generoa. Tratua onartzen baduzue, hauxe baino ez duzue egin behar: liburutegira etorri, paketeetako bat hartu, mostradoretik igaro mailegua egiteko eta ez zabaltzea etxera heldu arte.

Txundituta geratzeko prest?