Albisteak

 

Trapagarango Udalak berretsi egiten du emakumeen aurkako indarkeriariaren kontrako konpromisoa eta gizon eta emakumeen arteko berdintasun politiken aldekoa.

Horretarako Llano plazaren albo batean seinale bat jarriko du puntu more batekin eta “Emakumeen aurkako indarkeriari ez / No a la violencia contra las mujeres” leloarekin.

Ekimen honekin, Trapagarango Udalak topagune bat finkatu nahi du, herriko emakumeek indarkeria kasuren bat pairatuz gero, herritarrak bildu eta gertakari horiek salatzeko.

Jakinarazpena (PDF 157KB)