Albisteak

 

Otsailaren 3an, igandea, 10:00etan La Balsan.

Traparango Udalak, Ingurumeneko Boluntarioen jardunaldiaren barruan, La Balsan egingo den landaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Gune hau berreskuratzeko proiektuaren barne kokatzen da ekintza hau.

Zuhaitzak, eskularruak, lanabesak eta hamaiketakoa, antolatzaileen esku. Zeuk ilusioa eta parte hartzeko gogoa ekarri behar dituzu, besterik ez.

Anima zaitez!

Kartela (PDF 270KB)