Albisteak

 

Betiko Quinielas eta Karrantza tabernek izan dira “II. Trapagaran Pintxotan-De Pintxos” lehiaketaren irabazleak. Aipatu norgehiagoka joan den azaroaren hiru asteburutan egin zen Trapagaranen. Irabazleek gaur goizean Olaso Jauregian izan den ekitaldian jaso dituzte bere sariak, hantxe izan direlarik Alkatea, Xabier Cuéllar jauna; Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako zinegotzi Bernardo Azkue; Baturikeko presidentea eta presidenteordea, Iñaki Sasiain eta Olga Toledo, eta parte hartu duten 14 establezimenduetako eta lehiaketa babestu duten enpresetako ordezkariak.

Cuéllar jaunak oso positibotzat jo du pintxo lehiaketa. Alkateak adierazi du proposamen gastronomikoen maila iaz egin zen lehen ediziokoa baino goragokoa izan dela eta 11.200 pintxo saldu direla parte hartu duten taberna guztien artean, 33.600 euroko inpaktu ekonomikoa utziz aipatu establezimenduetan. Azkenik, lehiaketak izan duen parte hartze handia eta herritarren aldetik zein inguruko herrietakoen aldetik izan duen onarpen zabala azpimarratu du alkateak. Izan ere, ia 200 pertsonek bete dute 14 taberna partehartzaileen zigiluekin pintxoen ibilbidearen txartela.

Betiko Quinielas tabernak, Maiatzaren Lehena etorbideko 51ean kokaturikoak, epaimahai profesionalaren saria jaso du bere “Txangurro” proposamenari esker, hauek direlarik pintxoaren osagaiak: tipula, piper berdea eta gorria, koloratzailea bakailao ketua, ozpinetako bokarta, olioa, gatza eta perrexila.

Epaimahaia osatu dute Marta Imazek, Meatzaldeko Oinarrizko Lanbide Heziketa Zentroko sukaldaritza irakasleak; Patxi Aizpuruk, bere lanbide ibilbidea Estatu Batuetan, Italian, Madrilen eta Donostian egin duen sukaldariak; eta Juan Manuel Díez, Bilboko Mugi jatetxeko sukaldari eta jabeak. Saria emateko orduan kontuan hartu dira aurkezpena, originaltasuna, berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta elaborazioa.

Karrantza Tabernak, Etxepare kaleko 1ean kokatuak, epaimahai herrikoiaren saria lortu du, parte hartu duten 14 tabernetako pintxoak dastatu eta beren txartelak hautestontzietan utzi dituzten pertsonen botorik gehien lortu duena izan delako. Hark aurkeztutako pintxoak, “Errulo iberiarra ziza-kremarekin”, osagai hauek ditu: berenjena, urdaiazpiko iberikoa, gazta, gatza, irina, arrautza, olioa, esnegaina, boletusak, pikilo piperrak, ogia eta tipulina.

Bi kasuetan diploma bat, trofeo bat eta DEIA egunkarian erreportaje bat eta Onmotiva enpresak diseinaturiko publizitate-faldoi bat argitaratzea izan da saria. Pintxo irabazleak salgai egongo dira hurrengo hilabeteko larunbat eta igandeetan nahi duenak dastatu ahal izateko.

Bestalde, ekitaldi horretan, enpresa laguntzaileek emandako sariak ere entregatu zaizkie establezimendu parte-hartzaileen zigilu guztiekin txartela hautestontzian utzi zutenen artean egindako zozketaren irabazleei.

Hauek izan dira sariak: 1,5 litroko 5 ardo-botila, Comercial de Bebida Bersatxoa edarien komertzialak emanak; Campos kontserbak emandako 4 kontserba-lote; 150 euroko txartela Baturikeko establezimenduetan erosketak egiteko, merkatari elkarteak berak emanak; Ibilgailuaren 21 punturen 10 azterketa, pre–IAT, olio aldaketa eta olioaren iragazkia barne, “Trápaga Bosch Car Service”-k emana; eta Udal Kiroldegiko hamar jardueratarako bono bat, Emtesport-ek emana.