Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Euskara eta Kultura Sailak Gabonetako euskarazko postalen 11. lehiaketa antolatu du herriko ikastetxeekin batera. Lehiaketa honetan Trapagarango Lehen Hezkuntzako 3 eta 6. mailen bitarteko ikasle guztiak hartuko dute parte.

Postalak bi atal edukiko ditu: marrazkia eta zoriontzeko mezua, euskaraz idatzia.

Bestetik postalean honako baloreetako batzuk sustatu beharko dira:

  • Partekatzea | Laguntzea | Berdintasuna
  • Eta Trapagarandarrei Eguberri zoriontsuak opatzea

Lanak abenduaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira.

Sariak

  • 1. saria: Postalaren argitalpena eta diploma
  • 2. saria: diploma

Trapagarango Udalak postal irabazlea erabiliko du herriari zorionak opatzeko Gabonetan eta Urte Berrian.

Oinarriak eta txantiloia (PDF 770KB)