Albisteak

 

Pasa den ostegunean, 2018ko urriaren 18an, 1.272 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK) elkar lanean zirkulazioan jarri dituenak TRAPAGARAN BONUAren 8. Kanpainaren barruan. Bonuok biharamunean, ostiralean, urriaren 19an, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du berriro ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.

Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren azaroaren 25era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.500 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.