Albisteak

 

Azaroaren 9tik 25era (ostiraletik igandera, 3 asteburutuan, 12.30etik 15:30era eta 19:30etik 22:30era, igandeetan izan ezik, eguerdian baino ez baitira egon beharko) Trapagarango Bigarren pintxo lehiaketa (2018) egingo da.

Antolatzaile lanetan arituko dira herriko Udala eta Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartea (Baturik).

Bere helburua da ostalaritzaren bidez herria sustatzea eta dinamizatzea.

Herriko 14 establezimenduk hartuko dute parte, horien artean Baturik-eko bazkideak direnak zein ez direnak.

Honakoak izango dira:

  • BAR BETIKO QUINIELAS
  • BAR THE NEW GRAMOLA
  • BAR GURE ETXEA
  • BAR LA PINTA
  • BAR POZO BARRIA
  • BATZOKIA
  • BOULEVARD KAFE ANTZOKIA
  • CAFÉ BAR ITXASO
  • CAFÉ TXALAPARTA
  • TABERNA KARRANTZA
  • BAR HAPPY
  • CAFÉ LONDON
  • CAFETERÍA TRASGU
  • TABERNA ARANA

Bi sari irabaz ditzakete:

  • Bata, Epaimahai profesional batek erabakiko du. Alorreko adituak osatutako epaimahaiak kontuan izango du pintxoen aurkezpena, originaltasuna-berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta prestaera.
  • Bestea, publikoak emango du, hau da, parte hartzen duten establezimenduetako pìntxoak dastatzen dituzten bezero herritarrek edo kanpotarrek, botoa emanez gehien gustatu zaien pintxoari.

Establezimendu berak irabaz litzake bi sariak.

Sari horietako bakoitzean, gutxienez, honakoak sartzen dira:

  • Diploma bat eta garaikurra bat

Lehiaketara aurkezten diren pintxoak 1 € -ko prezioa izango dute eta lehiaketaren bereizgarriaz identifikatuko dira.

Pintxoak dastatu eta botoa eman nahi dutenentzat pintxo-ibilbideak egongo dira eskura, besteak beste, parte hartzen duten tabernetan eta Baturik-era atxikitako establezimenduetan. Dena den, postontzietan ere utziko dira.

Haien botoa baliozkoa izateko parte hartzen duten establezimendu guztien zigilua eduki beharko du pintxo-ibilbideak eta azaroaren 9tik 27ra Kiroldegian, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta parte hartzen duten tabernetan jarriko diren hautestotzietan utzi beharko da.

Gainera, pertsona horiek sariak irabaz ditzakete.

Sari horiek azaroaren 29an 14:00etan zozketatuko dira Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin.

Antolatzaileek zenbait babeslekin daude harremanetan sari gehiago lortzeko. Pintxo-ibilbideetan emango dizuegu haien berri.