Albisteak

 

Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak, Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, TRAPAGARAN BONUAREN kanpaina berria prestatuko dute.

Hauek bere ezaugarriak izango dira:

  • 1.272 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino.
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2018ko urriaren 18ko arratsaldetik azaroaren 25era edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek urriaren 18tik azaroaren 25era erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.

Atxikitako establezimenduak:

  • AIRE CHIC: SAN JOSE 3
  • SAREA AUTOESKOLA: AXULAR 3
  • HERRIA ZAHARRA TABERNA: SAN JOSE 15
  • ACE BIZARTEGI - ILEAPAINDEGIA: SAN JOSE 8 - ESKUINEKO LONJA
  • BOUTIQUE EVA: NAVAS DE TOLOSA 5
  • BOUTIQUE LODY: AXULAR Z.G.
  • LA PINTA KAFE TABERNA: CIUDAD DE LA HABANA PLAZA 3
  • LA BOTA DE ORO ZAPATEGIA: LLANO ZEHARKALEA 2
  • HNOS ZURBANO HARATEGI - URDAITEGIA: RAMON DE DURAÑONA 1 BIS
  • JOSEMI HARATEGIA: SAN JOSE 16
  • URKIJO HARATEGIA: AXULAR 3
  • M'EVA ESTETIKA ZENTROA: AXULAR 1 A
  • EDDER EDERTASUN ZENTROA: ETXEPARE 8
  • ENDI ESTETIKA ZENTROA: JR OLASO 22
  • TRAPAGA ZENTRO OPTIKOA: SAN JOSE 10
  • VALLE ZENTRO OPTIKOA: ETXEPARE 1
  • TXILI URDAITEGIA: RAMÓN DE DURAÑONA 16
  • HIERRO ZIKLOAK: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 36
  • ZABALLA HORTZ KLINIKA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 8
  • COPY-LOFER: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 23
  • TXIRA DIETETIKA: LARRAMENDI PLAZA 5
  • DYNAMIC STILISTAK: LLANO ZEHARKALEA 6
  • EL BAUL DE SAWYER: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  • KIBOR ELEKTRIKOAPLIKAZIOAK: TXURRUKA 5
  • EL VALLE ERLOJU DENDA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  • LARRIETA BURDINDEGIA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 31- 33
  • FISIOARAN FISIOTERAPIA ZENTROA: AXULAR 9
  • ROSSAS LORADENDA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 11
  • FOTO JAVIER ARGAZKIAK: RAMON DE DURAÑONA 18
  • ZAFRA FRUTAK: AXULAR 4
  • GABETA COTTON: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 35
  • GERONIMO JANTZIEN SALMENTA: DOCTOR MULERO 1
  • BIOFUSSION GIMNASILEKUA: RAMON DE DURAÑONA 5
  • GOIZALDE: GIZA ESKUBIDEEN PLAZA 2
  • HEGOA FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA: RAMON DE DURAÑONA 16
  • HIRU: DOCTOR MULERO 1
  • SENSHU INFORMATIKA Y TELEFONIA: ETXEPARE 8
  • TXINGOKA JOSTAILUDENDA: DOCTOR MULERO 7
  • ZUTABE MIHISEDENDA: DOCTOR MULERO 8
  • ARLEKIN LIBURUDENDA: RAMON DE DURAÑONA 9
  • OLGA LIBURUDENDA: DOCTOR MULERO 3
  • MANDALA: SAN JOSE 13
  • MAS NUTRICION Y SALUD: RAMON DE DURAÑONA 18
  • MAXI'M PELUQUEROS: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 9
  • EL ACERICO MERTZERIA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 16
  • ESTITXUREN AMETSA MERTZERIA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 35
  • MIFY'S HAURTZOEN JANTZIAK: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 43
  • ELISA ALMEIDA MODAK: DOCTOR MULERO 2
  • Mª ANGELES MODAK: LARRAMENDI PLAZA 4
  • MAGORPA MODAK: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 11
  • MODAS UMEAK: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  • VIVANCO MODAK: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 11
  • ONMOTIVA COMUNICACIÓN Y PUBLICIDAD: JUNKADIA POL. APARCABISA T-5 MODULOKO BULEGOAK
  • LAS QUINIELAS PAPERDENDA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 37
  • ESTI ILEAPAINDEGIA: PINTOR NIETO ULIBARRI 1
  • IDEAS ILEAPAINDEGIA: SAN JOSE 8 BEHEA
  • KEINU ILEAPAINDEGIA ETA ESTETIKA: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 8
  • LA CASTREÑA ARRAINDEGIA: ETXEPARE 7
  • POMPETE: MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 12
  • TRAPAGARAN ERREFORMAK: SAN JOSE 22 - 24
  • HAIZEA GIZON ETA EMAKUMEEN ILEAPAINDEGIA: SEBER ALTUBE 3
  • SECRETS ESTETIKA ETA MASAIA ZENTROA: JR OLASO 52 BEHEA
  • TRAPAGA DIGITAL: AXULAR 3
  • TRAPAGAFAUNA: SAN JOSE 6
  • ALDASKA ZAPATEGIA: SAN JOSE 4

Kartela (PDF 446KB)

Oinarriak (PDF 224KB)