Albisteak

 
  • 6-8 urte bitarteko umeentzat.
  • Hilean behin.
  • Euskaraz.
  • Doan (plaza mugatuak).
  • Inskripzioa: irailaren 10tik 22ra arte.

Liburutegian, 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat Irakurketa Kluba jarri dugu martxan, batez ere, irakurtzea dibertigarria delako.

Baina, hortaz aparte, segur aski, irakurtzeak umeengan eragiten dituen onurei buruz entzun duzu inoiz, hau da, irakurle onek eskolan arrakasta gehiago dutela, irakurtzeak arreta eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen diela, liburuek on egiten dietela haien jakinminari, irudimenari, sormenari...

Kluba hilean behin bilduko da irakurketaren inguruko jarduerak egiteko, hori guztia ondo pasatuz eta lagun berriak eginez.

Izen ematea zein liburuak doakoak dira, liburutegiak emango baititu, eta izena emateko Udal Liburutegira etorri baino ez duzue egin behar.