Albisteak

 

Pasa den asteazkenean, maiatzak 30, Escontrillako Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak eta Baturikek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolaturiko Trapagarango 5. Erakusleiho lehiaketaren (2018) SARI BANAKETA EKITALDIA egin zen.

Ekitalde horretara gutxi gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Cecobi eta Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango bulego, Deia, Radio 7 eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta Baturiko Presidentea.

Honako sariak eman zitzaizkien ondoen baloraturiko establezimenduei:
 
- EPAMAHAIAREN 1. SARIA:
MAXI’M ILEAPAINTZAILEAK, Maiatzaren Lehena 9an kokatua.

- EPAMAHAIAREN 2. SARIA:
ROSSAS LORANDENDA, Maiatzaren Lehena 11an kokatua.

- PUBLIKOAREN SARI BEREZIA:
CICLOS HIERRO, Maiatzaren Lehena 36an kokatua. 
 BAR LA PINTA eta ZURBANO HARATEGIAREKIN eginda.

- PUBLIKOAREN BIRTUALAREN SARIA:
EL BAÚL DE SAWYER, Maiatzaren Lehena 41ean kokatua. 

Halaber, hurrengo txartelak eman ziren:

- UDALAK EMANDAKO 200 EUROKO TXARTELA, EROSKETAK EGITEKO HERRIKO ESTABLEZIMENDUETAN: Enrique Izquierdo

- CAJA RURAL DE NAVARRAK EMANDAKO 200 EUROKO TXARTELA, EROSKETAK EGITEKO BATURIKEKO ESTABLEZIMENDUETAN: Mikel Ibaibarriaga

Horrez gain, parte hartu zuten erakusleihoen artean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia  (gosaria barne) zozketatu zen Eroski bidaiak-en eskutik. Mª ANGELES MODAK suertatu zelarik irabazle.

Zorionak eman nahi dizkiegu establezimenduei zein sarien irabazleei.