Albisteak

 

Udal honek eta BATURIK merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturiko Trapagarango V. erakusleiho-lehiaketan parte hartzen ari diren 20 establezimendu komertzial eta zerbitzuetakoen zerrenda ondorengoa da.

Establezimenduen zerrenda
Izena Helbidea
IKASI IKASTEGIA J.R.Olaso 48
ELENA CASADO MONTALBAN FARMAZIA Maiatzaren Lehena 49
UMEAK MODAK Maiatzaren Lehena 41
MIFY'S Maiatzaren Lehena, 43
EL BAÚL DE SAWYER Maiatzaren Lehena 41
MAXIM’ ILEAPAINTZAILEAK Maiatzaren Lehena 9
M'EVA EDERGINTZA ZENTROA Axular 1 A
TRAPAGA DIGITAL Axular 3
SENSHU INFORMATIKA ETA TELEFONIA Etxepare 8
OLGA LIBURUDENDA Doctor Mulero 3
Mª ANGELES MODAK Larramendi Plaza 4
BOUTIQUE LODY Axular z/g
CICLOS HIERRO * Maiatzaren Lehena 36
GOIZALDE Gizarte Eskubideak Enparantza 2 – 3 C
HIRU San Jose 3
TXINGOKA JOSTAILUDENDA Doctor Mulero 7 – 1 D
MANDALA San Jose 13
EL ACERICO MERTZERIA Maiatzaren Lehena, 16
ESTI ILEAPAINDEGIA Pintor Nieto Ulibarri 1
ROSSAS LORADENDA Maiatzaren Lehena, 11

* BAR LA PINTA eta ZURBANO HARATEGIAREKIN eginda.

Erakusleihoen eraskustaldia maiatzaren 2tik 16ra izango da.

Dekoraturiko erakusleihoak baloratzeko kontuak izango dira honako irizpenak: kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

Epaimahaiaren 1. saria

  • Diploma bat
  • Udalaren garaikurra
  • Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren diseinua (Onmotiva) Hemendik Ezkerraldean (Deia) argitaratzeko

Epaimahaiaren 2. saria

  • Diploma bat
  • Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)

Publikoaren sari berezia

  • Diploma bat
  • Ezkerraldendaren garaikurra

Publikoaren birtualen saria

  • Diploma bat
  • Publizitate-falkak Radio 7n

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren sariak.

Publikoak bi modutara bozkatu dezake gustukoen duen erakusleihoaren alde:

  • Postontzietan utzi den flyer-a betez, eskuragarri duzuna honako lekuetan ere bai: Caja Rural de Navarra, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, Udaletxeko Kultura Saila, Liburutegia eta maiatzeko kultur agendan. Bete ondoren, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Caja Rural de Navarran kokatuko diren hautetsontzietan sartuko da maiatzaren 2tik 16ra.
  • Facebook-en bidez 2018ko maiatzaren 10etik 16ra.
    Informazioa eta sarbideak:
    Facebook/baturiktrapagaran
    http://aedltrapagaran.blogspot.com/
    www.trapagaran.net

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsonek 2 erosketa-txartelen zozketan sartuko dira:

  • Paperezko bozketa herrikoia: 200 euroko erosketa-txartel bat, Trapagarango Udalak emana, herriko dendetan trukatzeko. Txartel hau maiatzaren 17an zozketatuko da, 14:00etan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta ikusi ahal izango da Baturik-en Facebook-etik.
  • Facebook bidezko bozketa: Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko. Irabazlearen izena Baturik-en Facebook orriaren bidez jakingo da, maiatzaren 18an, eguerdiko 12:00etan. (Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman).

Sari bat baino ezin izango dute jaso bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek; beraz, bigarrenez suertatzen badira irabazle, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. “Sariak” aipatzen den hurrenkeran hautatuko dira saritutako erakusleihoak.

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa maiatzaren 30ean egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).