Albisteak

 

Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, TRAPAGARAN BONUAREN kanpaina berria prestatuko dute.

 

Hauek bere ezaugarriak izango dira:
 

  • 1.250 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino.
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan,  17:00etatik 19:30era ere bai, 2018ko apirilaren 19ko arratsaldetik maiatzaren 20ra edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek apirilaren 19tik maiatzaren 20ra erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.
Atxikitako establezimenduak
Establezimenduaren izena Helbidea
Sarea Autoeskola Axular 3
Herria Zaharra Taberna San José 15
Ace Bizartegi - Ileapaindegia San José 8 - Lonja Dcha
Boutique Eva Navas de Tolosa 5
Boutique Lody Axular s/n
La Pinta Kafe Taberna Plaza Ciudad de La Habana 3
La Bota de Oro zapategia Travesía de Llano 2
Hnos. Zurbano Harategi - Urdaitegia Ramón de Durañona 1 Bis bajo
José Ignacio Harategia Dr. Mulero 7
Josemi Harategia San José 16
Urkijo Harategia Axular (frente nº 3)
M'Eva Estetika Zentroa Axular 1 A
Edder Edertasun Zentroa Etxepare 8  - Lonja 4
Endi Estetika Zentroa Jr Olaso 22
Trapaga Zentro Optikoa San José 10
Valle Zentro Optikoa Etxepare 1
Txili Urdaitegia Ramón de Durañona 16
Hierro Zikloak Avda. Primero de Mayo 36
Zabala Hortz Klinika Avda. Primero de Mayo 8 - 2º izq.
Copy-Lofer Avda. Primero de Mayo 23 Lonja
Txira Dietetika Plaza Larramendi 5
Dynamic Stilistak Travesía de Llano 6
El baúl de Sawyer Avda. Primero de Mayo 41, Local 3
El electricista Kibor Electro Churruca 5
El Valle Erloju Denda Avda. Primero de Mayo 41
Larrieta Burdindegia Avda, Primero de Mayo 33
Fisioaran Fisioterapia Zentroa Axular 9
Rossas Loradenda Avda. Primero de Mayo 11
Gabeta Cotton Avda, Primero de Mayo 35
Gerónimo Jantzien Salmenta Doctor Mulero 1
Biofussion Gimnasioa Ramón de Durañona 5
Goizalde Plaza Dchos. Humanos 2 y 3 Local C
Hegoa Fisioterapia eta Osteopatía Ramón de Durañona (Frente a portal 3) Bajo
Hiru San José 1
Senshu Informatika eta Telefonia Etxepare 8
Txingoka Jostailudenda Dr. Mulero 7 Local 1D
Zutabe Mihisedenda Dr. Mulero 8
Arlekin Liburudenda Ramón de Durañona 6
Olga Liburudenda Dr. Mulero 3
Maxi'm Peluqueros Avda. Primero de Mayo 9
El Acerico Mertzeria Avda. Primero de Mayo 16
Resu Mertzeria Avda. Primero de Mayo 39
Mify's Haurtzoen Jantziak Avda. Primero de Mayo 43
Elisa Almeida Modak Dr. Mulero 2
Mª Ángeles Modak Plaza Larramendi 4
Magorpa Modak Avda. Primero de Mayo 11
Umeak Modak Avda. Primero de Mayo 41
Vivanco Modak Avda. Primero de Mayo 11
Onmotiva Comunicación y Publicidad El Juncal Pol. Aparcabisa oficinas mód. T-5
Las Quinielas Paperdenda Avda. Primero de Mayo 37
Esti Ileapaindegia Pintor Nieto Ulibarri 1
Ideas Ileapaindegia San José 8 Lonja izqda.
Keinu Ileapaindegia eta Estetika Avda. Primero de Mayo 8 bajo drcha.
La Castreña Arraindegia Jr Olaso 21
Pompete Avda. Primero de Mayo 12
Trapagaran Erreformak San José 22-24
Haizea Gizon eta Emakumeen Ileapaindegia Seber Altube 3 - Lonja 3
Secrets Estetika eta Masai Zentroa Jr Olaso 52 bajo drcha.
Trápaga Digital Axular 3
Trapagafauna San José 6
Zapatería Aldaska San José 4