Albisteak

 

Oraindik garaiz zaude Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerrietako Behargintzek eta Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziek 2018 urtean abian jarri duten Enpresa-ideien X. lehiaketan parte hartzeko.

Parte hartzeko enpresa-ideia berri eta berriztatzaile bat baino ez duzu eduki behar. Ez da beharrezkoa proiektuarekin jarraitzea ezta abian jartzea ere.

Herritar orori zuzenduta dago (adin nagusikoei), banaka zein taldeka har daiteke parte baina taldearen %50 gutxienez eskualdeko udalerrietako batean erroldatuta egon beharko da.

Edizio honetan hiru ideia irabazleentzako eskualdeko sariak 1.000, 800 eta 700 € izango dira. Horrez gain, herriko hogei sari egongo dira, bakoitza 300 eurokoa.

Interesatuta baldin bazaude honako agiriak baino ez dituzu ekarri behar 2018ko apirilaren 12a baino lehen Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara:

Oinarriak (PDF 67KB)