Albisteak

 

Trapagarango Udalak ‘Baturik’ merkatari eta ostalarien elkartearekin batera HERRIKO BOSTGARREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatuko dute maiatzean. 

Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikeko bazkideak izan ala ez, baldin eta establezimendua kale-sestran badago.

Parte hartu nahi duten establezimenduek apirilaren 13ra arteko epea dute Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian izena emateko.

Anima zaitez eta har ezazu parte!!!