Albisteak

 

Boulevard Kafe Antzokia izan da Trapagarango Indaba Eguna-Indaba Lehiaketaren lehen edizioaren establezimendu irabazlea. Esperientzia gastronomiko honen emaitza martxoaren 22an eman zen jakitera, Olaso Jauregian egin zen sari-banaketa ekitaldian, non egon baitziren alkatea, Xabier Cuéllar, eta udalbatzako zinegotzi jaun-andreak, Baturik merkatari eta ostalari elkartea eta herriko ostalaritza sektoreko profesionalak.

Indaba Eguna-Indaba lehiaketa joan den martxoaren 17an, larunbatean, egin zen jarduera bat da, eta bere asmoa herria dinaminatzea, gastronomia baliatuz. Kasu honetan, Enkarterrietako carilla indaba erabili zen, Enkarterrietan oso errotuta dagoen lekale mota bat, azken urteotan berreskuratu egin nahi dena, ia desagertzear egon ondoren. Horrexegatik, Enkarterriko carilla indaba izan zen izarra 16 establezimentu parte-hartzaile hauek prestaturiko putxeretan: Coco’s kafetegia, Ongi Etorri Taberna, Karrantza Taberna, London kafea, Txalaparta kafea, Boulevard Kafe Antzokia, Pozo Barria taberna, Batzokia, La Gramola taberna, Betiko Quinielas taberna, Arana Taberna, Universal kafea, Gurea taberna, La Pinta taberna, La Habana aretoa eta Happy 1.

Alkateak emandako datuen arabera, larunbatean, 70 kilo baino gehiago Enkarterriko carilla indaba jan ziren 13:00etatik 15:00etara, 3.000 anoatan doan banatuta tabernetan eskatutako kontsumizioarekin batera. Xabier Cuéllar jaunak oso balorazio ona egin du esperientzia honetaz eta esan du “lehenengo urtea izateko, lehiaketaren maila oso ona izan dela“.

Halaber, azpimarratu du publikoaren aldetik parte-hartze eta jarraipen handia izan dela, asko izan baitira indaba mota hau dastatu duten trapagarandarrak eta inguruko herrietakoak ere. Guztira 147 zigilu-txartel sartu ziren sari-zozketan parte hartzeko hautestontzietan, horietatik 110 txartel ongi zigilatuta zeudelarik.

16 establezimendu parte-hartzaileek prestatutako indabak dastatu zituen epaimahai profesionalak erabaki zuen Boulevard Kafe Antzokiak egindakoak onenak zirela aurkezpen, zapore eta testuari zegokionean. Beraz, putxera pertsonalizatua eta txapela brodatua jaso du, lehen edizioko irabazle gisa.

Sari-banaketa ekitaldi horretan zigilu-txartelak ongi bete zituzten pertsonen artean zozketatu ziren 14 sariak ere eman ziren. Honako hauek izan dira sariak: 7 lote carilla indaba, bakoitza 1 kilokoa eta dagozkien sakramentuak Dani, Zurbano anaiak, Josemi, Maritxu, Urkijo harategiek, Txili urdaitegiak eta Nardo y Mari Jose janari prestatuak emandakoak; 100 euroko erosketa-txartel bat Baturikek emana eta 6 lote, bakoitza 1 kilo carilla indaba gehi ““Marqués de Vitoria” magnum botila batez osatua, Bersatxoa Edarien Komertzialak emanak.

Amaitzeko esan behar dugu, udal arduradunek lehiaketa hau datorren urtean ere egiteko asmoa agertu dutela, eta kontuan izanda aurtengo arrakasta parte hartzera animatu dituzte ostalaritza sektoreko gainerako establezimenduak.