Albisteak

 

Lan-kontratu mugagabeak edo iraunpen jakinekoak egiteko laguntza multzo bat da. Kontratu subentzionagarrien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta gehienezko aldi subentzionagarria 6 hilabetekoa izango da, gutxienez %50 lanaldia izango dutelarik.

Enpresa / Erakunde onuradunak:

Tokiko enpresak, hau da, edozein motatako kontratua (prestakuntzakoa edo ikastekoa izan ezik) egiten duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, lantokia eta jarduera ekonomikoaTrapagaranen dutenak.

Kontratatuko direnak:

Valle de Trápaga-Trapagaranen erroldatuta egon beharko dira laguntza hauek BAOn argitaratzen diren egunean (2017ko azaroaren 28an), eta halaber, langabezian eta lan eskatzaile gisa inskribatuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, kontratazioa hasi baino lehen.

Zenbateko subentzionagarria:

  • Lanaldi osoko hiru hilabeteko kontratu bakoitzeko gehienezko laguntza 3.000 €-koa izango da eta lanaldi osoko sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko gehienezko laguntza 6.000 €-koa izango da.
  • Honako kolektiboetako pertsonak kontratatuz gero:
    • Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile titularrak.
    • Lehen enpleguaren bila dabiltzan 35 urtetik beherakoak.
    • Iraupen luzeko langabeak.
    • 55 urtetik gorako pertsonak.

Laguntzaren gehienezko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da lanaldi osoko sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko.

  • Lanaldi partzialeko edo hirutik sei hilabetera arteko kontratazioa egiten bada, dirulaguntza proportzionala izango da lanaldiarekiko edota lan egindako denborarekiko.
  • Subentzioarekin kontratatzen diren langabeetatik gutxienez % 40 emakumeak izan beharko dira.

Kontratazioak hasteko epea:

2017ko uztailaren 28tik 2017ko abenduaren 31ra arte. Dena den, subentzionatu daitekeen kontratazio-aldia ez da 2018ko ekainaren 30a baino beranduagokoa izango.

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:

Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean (Lauaxeta plaza z.g. – 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran), laguntza hauek BAOn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasi (2017ko azaroaren 28a) eta 2018ko martxoaren 30era arte.

Informazio gehiago:

www.trapagaran.net
Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia (EHGA)
94.486.31.96

Oinarriak (PDF 327KB)