Albisteak

 
Azaroaren 10etik 26ra (ostiraletik igandera,  3 asteburutuan,  12.30etik  15:30era eta  19:30etik  22:30era,  Trapagarango LEHENENGO PINTXO LEHIAKETA (2017) egingo da. 

Antolatzaile lanetan arituko dira herriko Udala eta Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartea (Baturik), ondorengoen laguntza izango dutelarik: “Conservas Campos”, “Comercial de Bebidas Bersatxoa”, “Deia” egunkaria, “Bilboko Ostalaritzako Goi Eskola”, “Trápaga Bosch Car Service” eta “Onmotiva”.

Bere helburua da ostalaritzaren bidez herria sustatzea eta dinamizatzea.

Herriko 10 establezimenduk hartuko dute parte, horien artean Baturik-eko bazkideak direnak zein ez direnak.

Honakoak izango dira:

  • BETIKO QUINIELAS TABERNA
  • LA GRAMOLA TABERNA
  • GURE ETXEA TABERNA
  • LA PINTA TABERNA
  • POZO BARRIA TABERNA
  • BATZOKIA
  • BOULEVARD CAFÉ ANTZOKIA
  • BAR ITXASO KAFE-TABERNA
  • TXALAPARTA KAFEA
  • ONGI ETORRI TABERNA
Bi sari irabaz ditzakete:

o Bata, Epaimahai  profesional batek erabakiko du.  Alorreko adituak osatutako epaimahaiak kontuan izango du pintxoen aurkezpena, originaltasuna-berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta prestaera.

o Bestea, publikoak emango du, hau da, parte hartzen duten establezimenduetako pìntxoak dastatzen dituzten bezero herritarrek edo kanpotarrek, botoa emanez gehien gustatu zaien pintxoari. 

Establezimendu berak irabaz litzake bi sariak.

Sari horietako bakoitzean honakoak sartzen dira: 

  • Diploma bat
  • Pegatina bereizgarri handi bat.
  • Deian argitaraturiko erreportajea eta “Onmotiva”-k diseinaturiko publizitate faldoi bat.
  • Pintxo ikastaro bat, Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolak emana.
Lehiaketara aurkezten diren pintxoak 1 € -ko prezioa izango dute eta lehiaketaren bereizgarriaz identifikatuko dira.

Pintxoak dastatu eta botoa eman nahi dutenentzat pintxo-ibilbideak egongo dira eskura, besteak beste, parte hartzen duten tabernetan eta Baturik-era atxikitako establezimenduetan. Dena den, postontzietan ere utziko dira. 

Haien botoa baliozkoa izateko parte hartzen duten establezimendu guztien zigilua eduki beharko du pintxo-ibilbideak eta azaroaren 10etik 30era kiroldegian, liburutegian eta Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian  jarriko diren hautestotzietan utzi beharko da.

Gainera, pertsona horiek sariak irabaz ditzakete, hala nola: 

  • Vegamar ardo zuriaren 3 estutxe, “Comercial de Bebidas Bersatxoa”-k emanak.
  • Kontserba loteak,  “Conservas Campos”-ek emanak.
  • 150 €-ko erosketa-txartel bat, Baturik-ek emana.
  • Ibilgailuaren 21 punturen hamar azterketa, pre–IAT, olio aldaketa  eta olioaren iragazkia barne, “Trápaga Bosch Car Service”-ek emana.
Sari horiek abenduaren 1ean 14:00etan zozketatuko dira Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoan (Trapagarango Nafarroa kaleko 19an). Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin.