Albisteak

 

Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, Trapagaran Bonuaren kanpaina berria prestatuko dute.

Hauek bere ezaugarriak izango dira:

  • 1.256 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino.
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2017ko urriaren 5eko arratsaldetik azaroaren 19ra edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek urriaren 5etik azaroaren 19ra erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.

Atxikitako establezimenduak:

  1. PABLO ELIKADURA. AXULAR 1 BIS
  2. SAREA AUTOESKOLA. AXULAR 3
  3. HERRIA ZAHARRA TABERNA. SAN JOSE 15
  4. BIJOUX ANUSKA. ETXEPARE 3
  5. BOUTIQUE EVA. NAVAS DE TOLOSA 5
  6. BOUTIQUE LODY. AXULAR Z.G.
  7. LA PINTA KAFE TABERNA. CIUDAD DE LA HABANA PLAZA 3
  8. LA BOTA DE ORO ZAPATEGIA. LLANO ZEHARKALEA 2
  9. HNOS ZURBANO HARATEGI - URDAITEGIA. RAMON DE DURAÑONA 1 BIS
  10. JOSE IGNACIO HARATEGIA. DR MULERO 7
  11. JOSEMI HARATEGIA. SAN JOSÉ 16
  12. URKIJO HARATEGIA. AXULAR 3
  13. EDDER EDERTASUN ZENTROA. ETXEPARE 8
  14. ENDI ESTETIKA ZENTROA. JR OLASO 22
  15. M'EVA ESTETIKA ZENTROA. AXULAR 1 A
  16. TRAPAGA ZENTRO OPTIKOA. SAN JOSE 10
  17. VALLE ZENTRO OPTIKOA. ETXEPARE 1
  18. TXILI URDAITEGIA. RAMÓN DE DURAÑONA 16
  19. HIERRO ZIKLOAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 36
  20. ZABALLA HORTZ KLINIKA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 8
  21. COPY-LOFER. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 23
  22. TXIRA DIETETIKA. LARRAMENDI PLAZA 5
  23. DYNAMIC STILISTAK. LLANO ZEHARKALEA 6
  24. EL BAÚL DE SAWYER. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  25. EL ELECTRICISTA KIBOR ELECTRO. TXURRUKA 5
  26. EL VALLE ERLOJU DENDA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  27. LARRIETA BURDINDEGIA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 31- 33
  28. FISIOARAN FISIOTERAPIA ZENTROA. AXULAR 9
  29. HEGOA FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA. RAMON DE DURAÑONA 16
  30. TRAPAGARAN LORADENDA. AXULAR 1 A
  31. FOTO JAVIER ARGAZKIAK. RAMON DE DURAÑONA 18
  32. GABETA COTTON. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 35
  33. GAUZAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 35
  34. BIOFUSSION GIMNASILEKUA. RAMÓN DE DURAÑONA 5
  35. GOIZALDE. GIZA ESKUBIDEEN PLAZA 2
  36. HIRU. SAN JOSE 1
  37. SENSHU INFORMATIKA Y TELEFONIA. ETXEPARE 8
  38. TH BITXIDENDA. RAMON DE DURAÑONA 3
  39. TXINGOKA JOSTAILUDENDA. DOCTOR MULERO 7
  40. ZUTABE MIHISEDENDA. DOCTOR MULERO 8
  41. ARLEKIN LIBURUDENDA. RAMON DE DURAÑONA 9
  42. OLGA LIBURUDENDA. DOCTOR MULERO 3
  43. MAXI'M PELUQUEROS. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 9
  44. EL ACERICO MERTZERIA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 16
  45. RESU MERTZERIA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 39
  46. MIFY'S HAURTZOEN JANTZIAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 43
  47. ELISA ALMEIDA MODAK. DOCTOR MULERO 2
  48. Mª ANGELES MODAK. LARRAMENDI PLAZA 4
  49. MAGORPA MODAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 11
  50. MODAS UMEAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 41
  51. VIVANCO MODAK. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 11
  52. ONMOTIVA COMUNICACIÓN Y PUBLICIDAD. JUNKADIA POL. APARCABISA T-5 MODULOKO BULEGOAK
  53. LAS QUINIELAS PAPERDENDA. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 37
  54. PAULA MODA. SAN JOSE 3
  55. IDEAS ILEAPAINDEGIA. SAN JOSE 8 BEHEA
  56. PELUQUERIA Y ESTETICA KEINU. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 8
  57. ACE ILEAPAINDEGIA - BIZARTEGIA. SAN JOSE 8 BEHEA
  58. LA CASTREÑA ARRAINDEGIA. JR OLASO 21
  59. POMPETE. MAIATZAREN LEHENA ETORBIDEA 12
  60. TRAPAGARAN ERREFORMAK. SAN JOSE 22 - 24
  61. HAIZEA GIZON ETA EMAKUMEEN ILEAPAINDEGIA. SEBER ALTUBE 3
  62. SECRETS ESTETIKA ETA MASAIA ZENTROA. JR OLASO 52 BEHEA
  63. TRAPAGA DIGITAL. AXULAR 3
  64. TRAPAGA INFORMATIKA. SAN JOSE 1
  65. TRAPAGAFAUNA. SAN JOSE 6
  66. ALDASKA ZAPATEGIA. SAN JOSE 4
  67. MIPEKE HAURTZOEN ZAPATEGIA. AXULAR 3 - A

Kartela (PDF 854KB)