Albisteak

 

Ikasturte honetan ere, Umeen irakurketa kluba izango dugu udal liburutegian irakurketaz eta literaturaz gozatzeko, liburu berriak ezagutzeko eta lagunekin partekatzeko.

  • 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat.
  • Hilean behin.
  • Euskaraz.
  • Doan (plaza mugatuak).
  • Izen-emateak: irailaren 12tik 22ra arte.

Hilean behin bilduko da honelako ekimenak egiteko:

  • Antzerki txikiak
  • Abentura jolasak
  • Zenbait app ezagutu eta erabili

Hori guztia liburuetan oinarrituta.

Izen-ematea zein liburuak doakoak dira, liburutegiak emango baititu, eta izena emateko udal liburutegira etorri baino ez duzue egin behar, irailaren 12tik 22ra arte (taldea osatzeko inskripzioaren ordena errespetatuko da).