Albisteak

 

Irailaren 1ean, herriko jaietako ekitaldien barruan, Diseinuko soinekoen lehiaketaren V. edizioa egingo da.

Oinarriak:

  1. Parte hartu nahi duen edonork har dezake parte.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak 2 soineko erakutsi ditzake.
  3. Jantziak ehunez baino ez dira egingo eta eskuz zein makinaz josita egon beharko dira, ez direlarik onartuko paperez eginak.
    Osagarriak nahieran aukeratu ahal izango dira.
  4. Izen-ematea Udaleko Kultura Sailean egingo da, abuztuaren 28, 29 eta 30en, goizeko 9:00etatik 13:00etara.
  5. Izena ematean, honako datuak zehaztuko dira: jostunaren izena, soinekoaren izena, lehiaketariaren izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa eta helbidea.
    Gaitzetsi egingo dira goian aipatutakoa betetzen ez duten izen-emateak.
  6. Lehiaketaren egun berean, 20:00etan, parte-hartzaileek Durañona Fundazioaren egoitzara joan beharko dute aurkeztuko dituzten soinekoekin, aldez aurreko erakustaldi bat egiteko epaimahaiaren aurrean. Lehen erakustaldi honetara berandu ailegatzeak edo ez joateak parte-hartzailea kaleratzea ekarriko du eta ezin izango du desfilean ere parte hartu.
    (Epaimahaiak aldez aurreko hautaketa bat egingo du aurkeztutako soineko guztien artean). Gutxieneko kalitate-baldintza batzuk betetzen ez dituzten soinekoak deskalifikatzeko eskubidea izango du epaimahaiak.
    Jende oldeak ekiditeko, Durañona fundazioaren egoitzara lehiaketaria eta haren laguntzaile bat baino ez dira sartuko.
    Ibiltokian desfilatzeko hurrenkera zozketaz erabakiko da.
    Desfilatzerakoan jakinaraziko dira parte-hartzailearen izena eta jostunarena.
    Desfilea amaitu ondoren, epaimahaiak soineko bakoitzaren puntuazioa eztabaidatuko du, eta horren ostean, sailkapena jakinaraziko.
  7. 20,00 euroko accesita egongo da inskribatzen diren lehenengo hogei parte-hartzaileentzat.
  8. Epaimahaiak era honetara emango dizkie puntuak aurkeztutako soinekoei:
    • Ebaketa eta jantzigintza: 0 - 10 puntu.
    • Originaltasuna: 0 - 10 puntu.
    • Diseinua: 0 - 10 puntu.
    • Dotorezia: 0 - 10 puntu.
    Epaimahaiak edozein sari utzi dezake eman gabe, erakutsitakoaren kalitatea ez bada egokia. Epaimahaiaren erabakia aurkaezina izango da betiere.
    Sariak:
    • Lehen saria: 500 € eta trofeoa.
    • Bigarren saria: 300 €.
    • Hirugarren saria: 200 €.
    • Epaimahaiaren sari berezia herriko parte-hartzailearentzat: 200 €.