Albisteak

 

Uztailean eta abuztuan, liburutegiko ordutegia bestelakoa izango da: goizez baino ez da zabalduko, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Hori dela eta, gauzak erraztu nahi dizkizugu, oporretan irakurtzeko libururik gabe gera ez zaitezen:

Alde batetik, mailegu-epea eta eraman daitekeen liburu-kopurua handituko dugu:

Ekainaren 26tik aurrera ELEBERRIAK ETA UMEENTZAKO LIBURUAK (nobedadeak izan ezik) itzultzeko epea irailaren 11ra arte luzatu daiteke. Gainera, bazkide-txartel bakoitzarekin, 6 eleberri eta umeentzako 6 libururaino eraman ditzakezu.

Honakoa baino ez duzu kontuan izan behar:
Beste irakurle batzuk erreserbatu badituzte liburuak, haien maileguak 21 egunekoa izaten jarraituko du.
Irakurleek Internet bidez egiten dituztenean mailegu-berriztapena, epea 21 egunekoa izango da.

Beste alde batetik, urtero bezala garai honetan eta udal igerilekuekin elkarlanean, liburu-sorta bat izango duzu Biblioigerilekuan. Harrera-lekuan galdetu dezaketu nola eskuratu liburuok eta bainutik bainura gozatu dezakezu hautatzen duzun ipuinaz, komikiaz edo eleberriaz.