Albisteak

 

Eskaerak Trapagarango udaleko erregistroan aurkeztuko dira ekainaren 19tik 30era arte (13:00ak arte).

Udal Kiroldegiaren ondoko aparkalekua izango da txosnak kokatzeko gunea (Larrondo aldea).

Gehienez hamar (10) txosna jarriko dira.

Eskaerak sarrera erregistroan aurkezten diren hurrenkerari estu-estu jarraiki esleituko dira lekuak.

Txosnak jartzeko baimena jaso dezakete euren jarduna herrian burutu eta Udal honetan behar bezala erregistratuta dauden kultur, kirol edo gizarte izaerako elkarte guztiak, bai eta jai-batzordeko kide diren edo jaietan jarduerak antolatzen dituzten koadrillak ere.

Txosnen neurriak: Instalazioen oinarriaren gehienezko neurria 8 x 4 metro izango da.

Instalazio elektrikoa: Instalatzaile elektriko baimendu batek egindako instalazio elektrikoa eduki beharko du txosnak. Instalatzaileak instalazio horren erantzukizuna izango du eskudun erakunde eta udalaren aurrean eta Instalazio Elektrikoen Buletinaren kopia aurkeztu beharko du Udaletxean. Enpresa hornitzailearen eta udal zerbitzu teknikoen aginduak jarraituko dira argindarra hartzeko. Zerbitzu horren kostua txosnak eurek ordainduko dute.

Erantzukizun zibileko asegurua: beharrezkoa izango da jardueratik eratorritako arriskuak estaltzen dituen poliza edukitzea.

Iragarkia (PDF 149KB)