Albisteak

 

Pasa den ostegunean, ekainak 1, Escontrillako Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak eta Baturikek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolaturiko Trapagarango 4. erakusleiho lehiaketaren (2017) sari banaketa ekitaldia egin zen.

Ekitalde horretara gutxi gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaria, Cecobi eta Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango bulego, Deia eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta Baturiko Presidentea.

Honako sariak eman zitzaizkien ondoen baloraturiko establezimenduei:

  • Epamahaiaren 1. saria:
    MAXI’M ILEAPAINTZAILEAK, Maiatzaren Lehena 9an kokatua
  • Epamahaiaren 2. saria:
    EL BAÚL DE SAWYER, Maiatzaren Lehena 41ean kokatua
  • Publikoaren sari berezia:
    GAUZAK, Maiatzaren Lehena 35ean kokatua
  • Publikoaren birtualaren saria:
    M’EVA EDERGINTZA ZENTROA, Axular 1ean kokatua

Halaber, hurrengo txartelak eman ziren:

  • Udalak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko herriko establezimenduetan:
    Aránzazu Piñeiro Trillo
  • Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko Baturikeko establezimenduetan:
    Rakel Gallo Fernández

Horrez gain, parte hartu zuten erakusleihoen artean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia (gosaria eta afaria barne) zozketatu zen Eroski bidaiak-en eskutik. MAGORPA MODAK suertatu zelarik irabazle.

Amaitzeko, Trapagarango merkataritza eta ostalaritza establezimenduek emandako sariak zozketatu ziren bertaraturiko jendearen artean:

Establezimenduek emandako sariak
Establezimenduaren izena Emandako produktua edo zerbitzua
Mª Ángeles modak Athletic-en produktua
El Baúl de Sawyer Andrazkoentzako erlojua
Magorpa modak Andrazkoentzako osagarria
M’EVA estetika zentroa Masaje lasaigarria
Maite jatetxea Indaba-jana bi lagunentzat
Arana Taberna Ardo-botila eta askotariko iberikoak
Secrets estetika zentroa Gertaerako masajea
Txira dietetika Una almohadilla de semillas
Umeak modak Umetxoentzako tokilla bat
Goizalde okindegia-gozotegia Palmondo XXL erraldoi bat

Zorionak eman nahi dizkiegu establezimenduei zein sarien irabazleei.