Albisteak

 

Nori zuzendua

Trapagaranen erroldatutako 2005-2011 urte bitartean jaiotako umeei (biak barne: 6- 12 urte).

Hiri udalekuen iraupena

Ekainaren 26tik uztailaren 28ra.

Umea asteka apuntatu daiteke:
  • 1. astea - Ekainaren 26tik 30era
  • 2. astea - Uztailaren 3tik 7ra
  • 3. astea - Uztailaren 10etik 14ra
  • 4. astea - Uztailaren 17tik 21era
  • 5. astea - Uztailaren 24tik 28ra

*100 plaza aste bakoitzeko.

Udalekuen ordutegia

10:00-13:30

Zerbitzu hau dohainik da.

Beste zerbitzu osagarri batzuk

Goizeko gela:

Astelehenetik ostiralera 9:00 -10:00

Prezioa: 10€ aste bakoitzeko

Jantokia:

Astelehenetik ostiralera 13:30-15:30

Prezioa: 32€ aste bakoitzeko

Auzoetako autobusa:

Goizean 9:45ean eta eguerdian 13:30ean

Zerbitzu hau dohainik da

Oharrak:

a) Irteera egunetan ordutegia luzatu egingo da eta autobusa ere zerbitzua honetara moldatuko da. Gurasoen bileran zehaztuko dira irteera egunak eta ordutegiak.

b) Izena emateko epea amaitu eta taldeak sortu ondoren, familiei baieztatuko zaie zerbitzu horiek emango direla eta zenbat ordaindu behar duten.

Izena emateko epea: maiatzaren 29tik ekainaren 2ra.

Izena emateko bi aukera dituzue:

  • Udal webgunea
  • Udaleko Kultura Sailean: 9:00etatik 13:00ak arte.

Inskribatuen kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da.

Plazen zozketarako izena eman dutenen zerrenda osoa (PDF 40KB)

Zozketa: ekainaren 7an Olaso Jauregian 18:00etan.

Onartutakoen zerrenda: ekainaren 9tik aurrera. Trapagarango udaletxean eta web orrialdean.

Bestelako zerbitzuen ordainketa: ekainaren 22tik 26ra.

Gurasoentzako informazio-bilera: Olaso jauregian ekainaren 22an

  • 17:00etan: 2009 -2011 bitartean jaioak
  • 18:00etan: 2008 - 2005 bitartean jaioak

Informazio liburuxka (PDF 553KB)