Albisteak

 

Udal honek eta Baturik merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturiko Trapagarango IV. erakusleiho-lehiaketan parte hartzen ari diren 17 establezimendu komertzial eta zerbitzuetakoen zerrenda ondorengoa da.

  • IKASI IKASTEGIA, J.R.Olaso 48
  • ELENA CASADO MONTALBAN FARMAZIA, Maiatzaren Lehena 49
  • UMEAK MODAK, Maiatzaren Lehena 41
  • MIFY'S, Maiatzaren Lehena, 43
  • EL BAÚL DE SAWYER, Maiatzaren Lehena 41
  • MAGORPA MODAK, Maiatzaren Lehena, 11
  • MAXIM ILEAPAINTZAILEAK, Maiatzaren Lehena 9
  • M'EVA EDERGINTZA ZENTROA, Axular 1 A
  • GAUZAK, Maiatzaren Lehena 35
  • TRAPAGA DIGITAL, Axular 3
  • SENSHU INFORMATIKA ETA TELEFONIA, Etxepare 8
  • OLGA LIBURUDENDA, Doctor Mulero 3
  • BIJOUX ANUSKA, Etxepare 3
  • TXIRA DIETETIKA, Larramendi Plaza 5
  • Mª ANGELES MODAK, Larramendi Plaza 4
  • BOUTIQUE EVA, Navas de Tolosa 5
  • MIPEKE HAUR ZAPATADENDA, Axular 3 A

Erakusleihoen eraskustaldia maiatzaren 2tik 21era izango da.

Dekoraturiko erakusleihoak baloratzeko kontuak izango dira honako irizpenak: kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

Epaimahaiaren 1. saria

  • Diploma bat
  • Udalaren garaikurra
  • Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren diseinua (Onmotiva) Hemendik Ezkerraldean (Deia) argitaratzeko

Epaimahaiaren 2. saria

  • Diploma bat
  • Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)

Publikoaren sari berezia

  • Diploma bat
  • Ezkerraldendaren garaikurra

Publikoaren birtualen saria

  • Diploma bat
  • Community Manager-en zerbitzuak (Onmotiva) hiru hilabetean

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren sariak.

Publikoak bi modutara bozkatu dezake gustukoen duen erakusleihoaren alde:

  • Postontzietan utzi den flyer-a betez, eskuragarri duzuna honako lekuetan ere bai: Caja Rural de Navarra, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, Udaletxeko Kultura Saila, Liburutegia eta maiatzeko kultur agendan. Bete ondoren, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Caja Rural de Navarran kokatuko diren hautetsontzietan sartuko da maiatzaren 2tik 22ra.
  • Facebook-en bidez 2017ko maiatzaren 15etik 21era.
    Informazioa eta sarbideak:
    Facebook/baturiktrapagaran
    http://aedltrapagaran.blogspot.com/
    www.trapagaran.net

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsonek 2 erosketa-txartelen zozketan sartuko dira:

  • Paperezko bozketa herrikoia: 200 euroko erosketa-txartel bat, Trapagarango Udalak emana, herriko dendetan trukatzeko.
    Txartel hau maiatzaren 24an zozketatuko da, 14:00etan La Pinta Tabernan eta zuzenean ikusi ahal izango da Baturik-en Facebook-etik.
  • Facebook bidezko bozketa: Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko.
    Irabazlearen izena Baturik-en Facebook orriaren bidez jakingo da, maiatzaren 24an, eguerdiko 12:00etan. (Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman).

Sari bat baino ezin izango dute jaso bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek; beraz, bigarrenez suertatzen badira irabazle, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. “Sariak” atalean aipatzen den hurrenkeran hautatuko dira saritutako erakusleihoak.

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa ekainaren 1ean egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).

Ekitaldi berean Trapagarango establezimenduek dohaintzan eman dituzten sariak zozketatuko dira bertaraturiko lagunen artean.

Aipatu establezimenduak honakoak dira:

  • Mª Ángeles modak. Athletic-en produktua
  • El Baúl de Sawyer. Andrazkoentzako erlojua
  • Magorpa modak. Andrazkoentzako osagarria
  • M’EVA estetika zentroa. Masaje lasaigarria
  • Maite jatetxea. Indaba-jana bi lagunentzat
  • Arana Taberna. Ardo-botila eta askotariko iberikoak
  • Secrets estetika zentroa. Gertaerako masajea
  • Txira dietetika. Una almohadilla de semillas
  • Umeak modak. Umetxoentzako tokilla bat
  • Goizalde okindegia-gozotegia. Palmondo XXL erraldoi bat
  • Ezkerraldenda. Bi sari imprimatzaile batekoa bakoitza

Kartela (PDF 387KB)