Albisteak

 

Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, Trapagaran Bonuaren kanpaina berria prestatuko dute.

Hauek bere ezaugarriak izango dira:

  • 1.250 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino.
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2017ko apirilaren 20tik maiatzaren 31ra edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek apirilaren 20tik maiatzaren 31ra erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.

Atxikitako establezimenduak:

Pablo elikadura: Axular 1 bis

Sarea autoeskola: Axular 3

Herria Zaharra taberna: San José 15

Bijoux Anuska: Etxepare 3

Boutique Eva: Navas de Tolosa 5

Boutique Lody: Axular z.g.

La Pinta kafe taberna: Ciudad de La Habana plaza 3

La bota de oro zapategia: Llano zeharkalea 2

Hnos Zurbano harategi - urdaitegia: Ramón de Durañona 1 BIS

Jose Ignacio harategia: Dr Mulero 7

Josemi harategia: San José 16

Urkijo harategia: Axular (Frente al nº 3)

Edder edertasun zentroa: Etxepare 8

Endi estetika zentroa: JR Olaso 22

M'Eva estetika zentroa: Axular 1 A

Trapaga zentro optikoa: San José 10

Valle zentro optikoa: Etxepare 1

Txili urdaitegia: Ramón de Durañona 16

Hierro zikloak: Maiatzaren lehena etorbidea 36

Zaballa hortz klinika: Maiatzaren lehena etorbidea 8

Copy-Lofer: Maiatzaren lehena etorbidea 23

Txira dietetika: Larramendi plaza 5

Dynamic Stilistak: Llano zeharkalea 6

El baúl de Sawyer: Maiatzaren lehena etorbidea 41

El electricista Kibor Electro: Txurruka 5

Larrieta burdindegia: Maiatzaren lehena etorbidea 31 - 33

Fisioaran fisioterapia zentroa: Axular 9

Hegoa fisioterapia eta osteopatia: Ramón de Durañona 16 bajo

Trapagaran loradenda: Axular 1 A

Gabeta Cotton: Maiatzaren lehena etorbidea 35

Gauzak: Maiatzaren lehena etorbidea 35

Geronimo jantzien salmenta: Doctor Mulero 1

Biofussion gimnasilekua: Ramón de Durañona 5

Goizalde: Giza eskubideen plaza 2

Senshu informatika eta telefonia: Etxepare 8

El Valle bitxidenda erlojutegia: Maiatzaren lehena etorbidea 41

TH bitxidenda: Ramón de Durañona 3

Txingoka jostailudenda: Dr Mulero 7

Zutabe mihisedenda: Dr Mulero 8- lonja

Arlekin liburudenda: Ramón de Durañona 3

Olga liburudenda: Doctor Mulero 3

Maxi'M Peluqueros: Maiatzaren lehena etorbidea 9

Resu mertzeria: Maiatzaren lehena etorbidea 39

Mify's haurtzoen jantziak: Maiatzaren lehena etorbidea 43

Boheme by Sonia modak: Maiatzaren lehena etorbidea 37

Elisa Almeida modak: Dr Mulero 2

Mª Angeles modak: Larramendi plaza 4

Magorpa modak: Maiatzaren lehena etorbidea 11

Modas Umeak: Maiatzaren lehena etorbidea 41

Vivanco modak: Maiatzaren lehena etorbidea 11

Onmotiva comunicación y publicidad: Junkadia pol. Aparcabisa T-5 moduloko bulegoak

Las Quinielas paperdenda: Maiatzaren lehena etorbidea 37

Paula Moda: San José 3

Ideas ileapaindegia: San José 8 behea

Peluquería y estética Keinu: Maiatzaren lehena etorbidea 8

ACE ileapaindegia - bizartegia: San José 8 behea

Itxas Izarra arraindegia: Etxepare 7 behea

La Castreña arraindegia: José Rufino Olaso 21

Pompete: Maiatzaren lehena etorbidea 12

Trapagaran erreformak: San José 22 - 24

Haizea gizon eta emakumeen ileapaindegia: Seber Altube 3

Secrets estetika eta masaia zentroa: JR Olaso 52 behea

Trapaga Digital: Axular 3

Trapaga informatika: San José 1

Trapagafauna: San José 6

Aldaska zapategia: San José 4

Mipeke haurtzoen zapategia: Axular 3 A

Kartela (PDF 1,1MB)